Berria

Paraplejiak dituzten pazienteen mugikortasuna berreskuratzen laguntzen duen biomaterial bat ikertzen ari gara

2019ko abenduaren 16a

FET-Open ekimenaren eskutik dator garapen hau. Punta-puntako berrikuntza bat da, eta ezagutzaren mugan dago

Bizkar-muina etenda daukatenen muina birsortu ahal izatea da osasunaren arloko erronka nagusietako bat. Paraplejiak edo tetraplejiak jasan dituzten pertsonek mugikortasuna berreskuratu ahal izango dute hori lortuz gero.

Ildo horretan, biomaterial bat ikertzen ari gara, muinean txertatu eta muina birsortzen lagunduko duen biomaterial bat.  Zelulagabetutako matrize bat du biomaterial horrek, eta, badirudi euskarri egokia izan daitekeela bizkar-muinean neuronen arteko birkonexioa lortzeko.  Biomaterial horren oinarria grafenoz eta proteinaz diseinatua dago, eta kaltetutako nerbioak birsortzeko eta birkonektatzeko gaitasuna izango du.

Paraplejiak edo tetraplejiak jasan eta bizkar-muina etenda daukatenei zuzendutako biomaterial baten garapenaz ari gara. Azken helburua inplante bat lortzea da, etendako zonaldean ezarriko litzatekeena. Haren bidez, kaltetutako nerbioak birsortzea eta birkonektatzea espero da, eta, ondorioz, mugikortasuna errekuperatzea.

Informazio gehiago