Berria

Pazienteari sentsazioak transmititzeko gai den esku-protesietarako lehenengo teknologia garatu dugu

2020ko ekainaren 3a

Soluzio iraultzailea da: informazioa ematen dio erabiltzaileari, eta, hala, eskuaren mugimenduak zehatzagoak izan daitezke.

Pazienteen eta haien protesien arteko interakzioa hobetzeko teknologia aitzindaria garatu dugu. MaxSens esku-protesietarako gailu bat da, eta gai da garunak muskuluak mugitzeko bidaltzen dituen bulkadei erantzuteko eta erabiltzaileari “sentsazioak” transmititzeko; hala, objektuen gainean egiten diren mugimenduak nahiz indarra askoz zehatzagoak dira.

Zaila da objektuetan eragindako indarra graduatzea edo mugimendu zehatzak egitea, protesiak ez baitu garunera informaziorik bidaltzen bueltan. Besoko-itxura duen MaxSens gailua, berriz, gorputz-adarrak anputatuak dituzten pertsonentzako protesietara konektatzen da. Erabiltzaileari interpreta daitekeen erantzun bat bidaltzeko gai da, eta, ondorioz, eskuaren mugimenduak eta presioa bateratu daitezke. Hala, mugimenduak zehatzagoak dira, baita pertsona protesiari begiratzen ari ez denean ere.

Beraz, elektroukipenezko atzeraelikadura duen lehen eskua da, eta, horri esker, erabiltzaileak jakin dezake bere eskua zer ari den egiten hari begira ari ez denean ere.