"Lanean dihardugu EUROCOLOR, ABB eta ABEKIrekin batera, etxetresna elektrikoen sektorerako eta sektore elektriko eta elektronikorako"
Elkarlanean dihardugu eduki birziklatua edo biooinarritua duten plastiko eta konpositeetan oinarritutako produktu jasangarriagoak lortzeko
BIOCOAT ekimenean lanean dihardugu EUROCOLOR, ABB eta ABEKIrekin batera, etxetresna elektrikoen sektorerako eta sektore elektriko eta elektronikorako. Proiektuaren hurbilketa teknologikoak materialak berrerabiltzeko helburua du, ekoizpen-prozesuetan hondakinak integratuz eta lehengai ez-berriztagarrien ordezko gisa baliabide natural biooinarrituak erabiliz, beti ere prozesu globalak atmosferara egiten dituen emisioak kontuan hartuta.
Ingurumen-hobekuntza eta ekonomia zirkularra
BIOCOAT bat dator ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartearen ekimenekin. Ingurumen-hobekuntzan eta ekonomia zirkularrean dihardu, bi helbururekin. Batetik, EUROCLORek pintura akuoso biooinarrituen gama berri bat garatu du, produktu plastiko jasangarriagoen belaunaldi berri baterako diseinatua; ABBk bultzatutako lerroa da. Bestalde, ABEKI konposite-profil berriak garatzen ari da material birziklatuak edo biooinarrituak erabiliz.
Europa liderra da, oro har, ingurumenari buruzko kontzientziazioari eta ekintzei dagokienez, eta interes eta babes handiko joera gisa hartzen dira bai atmosferara isurtzen diren kutsatzaileak minimizatzea, hala nola konposatu organiko lurrunkorrak (KOL), bai planetako baliabide fosilak agortzearen arazoa kontuan hartzea.
Produktu berriak merkatuan, datorren urterako
- Bi osagaiko pintura akuoso biooinarrituen gama berria (kolore- eta distira-bertsio batean baino gehiagotan), ingurumena errespetatzen duena, material birziklatu askoko euskarri plastikorako.
- Eduki birziklatua eta sistema akuoso biooinarritu baten akabera duten produktu plastiko berriak etxetresna elektrikoen sektorerako eta sektore elektriko eta elektronikorako.
- Konposite berria, pultrusio bidez sortutako jatorri berriztagarriko lehengaiak dituena.
*Eusko Jaurlaritzak parte hartu du BIOCOATen finantzaketan, Hazitek programaren bidez (ZL-2021/00439 eta ZL-2022/00185 zenbakiak).
2021-2022 denboraldian gauzatu zen proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren HAZITEK programaren barruan, zeinaren buru baita EURCOLOR ETEa, TECNALIAren lankidetzarekin.