Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Erosketa publikorako prozedura eta ikuspegi berriak “zero energia-kontsumoko eraikinen” zerbitzurako
Datorren urriaren 17an, TECNALIA, PAPIRUS proiektuko partzuergoko beste kideekin batera (ATC Torino, Landratsamt Enzkreis, Sestao Berri 2010 SA, Oslo Kommune eta ASM), PROCURA+ AWARDS saria jasotzeko lehian izango da honako hiru kategoria hauetakoren batean: Urteko Erosketa Jasangarria, Urteko Berrikuntza Erosketa, eta Urteko Esleipen Prozedura.
Izendapen horrek atseginez betetzen gaitu, aintzat hartzen baitu Eraikin Jasangarrien alorrean Europar Berrikuntza-Erosketa Publikoaren Sustapenean egin dugun lana.
Proiektu horren helburua da Berrikuntza Erosketa Publikoa indartzea Eraikuntza Jasangarriaren merkatuan. Horretarako, kontratazio publikoko prozesu berri bat landu eta abiarazi da soluziobide berritzaileak koordinatuki erosteko eraikinen energia-eraginkortasunaren alorrean, eskala-ekonomiak erdietsi eta merkatuan eskari bat sorrarazteko helburuarekin.
Entitate publikoek erosi dituzten soluzio berritzaileek lagundu egin dute eraikinen energia-kontsumoa murrizten hainbat herrialdetan, eta baliozkotu egin dituzte Norvegian, Alemanian, Italian eta Espainian.
Sarien irabazleak urriaren 17an iragarriko ditu PROCURA+-ek Estoniako Tallinen, sari-banaketako ekitaldi batean, eafip, berrikuntzaren erosketari buruzko hirugarren ekitaldi nagusian.