Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Basque Industry 4.0 batzarra hilaren 22an egingo da Kursaal jauregian Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak antolatuta, eta han aurkeztuko dugu
Digitalizazioa fabriketara iritsi zenean sortu zen Industria 4.0; paradigma berria, berriz, hau da: bi mundu horien arteko konexio iraunkorra lortzea, eraginkortasun- eta lehiakortasun-eragile izan dadin etorkizunean. Horretarako sortua da "biki digitala" deritzona, hau da, produktu edo prozesu baten eredu birtuala, zeinak digitalki erreproduzitzen baitu bertsio errealaren portaera eta errendimendua; bertsio birtuala zehazki lotzen zaio bertsio errealari. Etengabeko atzeraelikaduran oinarritzen da "bikiaren" funtzionamendua. Bakoitzak bere ingurunetik (fisikoa eta erreala; optimoa eta birtualizatua) jasotzen du informazioa eta, hala, azkar eta eraginkorki pasatzen dira "zero akastun" bertsioak izatera, eraginkorragoak eta inguruari hobeto egokituak.
Testuinguru horretan ari gara lanean, fabriken eta haien ekoizpen-prozesuen erreplika birtualak industrian ezartzeko, akatsak eta portaera anomaloak iragartzeko eta denbora errealean lortzeko produktu eta prozesu aurreratuak, zeinahi egoerari egokituak.