"Doitasun handiko eskaner berritzaile bat fabrikatzea du helburu TECNALIAk parte hartzen duen Hi-Prest ekimenak"
Partzuergoko bazkideak erreferentziazko hornitzaile bihurtu dira zehaztasun submikrometrikoko eta aplikazio eta ingurune kritikoetako egonkortasun handiko mekanismoak sortu, garatu eta fabrikatzeari dagokionez.
Hi-Prest ekimena: Aplikazio eta ingurune kritikoetako fidagarritasun handiko eta doitasun submikrometrikoko mekanismoetarako teknologiak doitasun handiko eskaner berritzaile bat egiten ari dira. Sateliteetan instalatutako teleskopioek hartzen dituzten irudien kalitatea maximizatzen du. Halaber, Europako Espazio Agentziaren (ESA) edo Amerikako Espazio Agentziaren (NASA) espazioko programetan txerta daiteke.
Prozesu jasangarriagoak eta efizienteagoak
TECNALIAk ikerketa-lanak egiten ditu partzuergoko enpresentzat arlo hauetan: eskanerrentzako ispiluak fabrikatzeko prozesu jasangarriago eta efizienteagoak; doitasun handiko eskaner horren osagai mugikorren mikroposizionamenduko teknologiak; lubrifikazio solidoko eta mekanismoen osagaietarako estaldura- eta simulazio-teknologia aurreratuak; eta deformazio termikoak eta bibrazioak konpentsatzeko estrategiak, fabrikazio-prozesu sendoak, zehatzak eta eraginkorrak ziurtatzeko.
Nobedade industriala
Hi-Prest elkarteak euskal enpresa eta zentro teknologikoen sare lokal bat sortu du, sektore aeroespazialeko nazioarteko proiektu handiekin lehiatzeko gai dena oso-osorik Euskadin sortu, diseinatu, fabrikatu eta garatutako elementu eta osagaiekin.
TECNALIAk beste euskal enpresa eta zentro batzuekin batera hartzen du parte proiektu honetan: SENER, FAGOR Automation, Egile, IBARMIA Innovatek, KORTA, ULMA, EHU eta Mondragon Unibertsitatea.