Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Trengintzaren alorreko balio-kate osoko 49 enpresaz osatutako ekimen pribatua da
Trengintzaren sektorean nazioartean teknologia eta ezagutza bultzatzeko sortu da Railway Innovation Hub. Askotariko ekintzen bidez egingo du hori: elkarlaneko I+Gko proiektuak sortu, teknologia eta know-howa merkaturatu, ekintzailetza eta zerbitzu espezializatuak ematea sustatu, eta trengintzako berrikuntzan munduko erreferentzia izan. Malagan du egoitza, Andaluziako Parke Teknologikoan.
Ekimen pribatu hau 49 enpresak osatzen dute. Trenbide-sektoreko balio-kate osokoak dira; besteak beste, Alstom, Bombardier, Siemens, Ferrovial, Indra eta Talgo.
Joan den apiriletik, gu ere bazkide gara; hain zuzen, Ikerketa eta Garapen Teknologikoko lehen zentroa gara. Enpresen eta gure gizartearen garapen zientifikoari eta teknologikoari laguntzea da gure xedea. Enpresekin dugun harreman-mota haien berrikuntza teknologikoaren mailaren araberakoa da. Enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen gara.
Batetik, laborategi-zerbitzuak ematen ditugu: TECNALIAko adituek ziurtatu eta balidatu egiten dituzte merkatura doazen prozesuak eta sistemak. Horrez gain, I+G+Bko proiektu pertsonalizatuak egiten ditugu, teknologia erabiliz negozioetan inpaktua eragiteko.
TECNALIA Venturesen bidez, konektatu egiten ditugu enpresak eta teknologia merkaturatzeko hiru oinarri nagusiak: negozioa sortzera bideratutako ideiak eta aktibo teknologikoak, negozio-profila duten eta ideia horiek soluzio bihurtzen dituzten pertsonak eta garapen horien alde egiten duten inbertitzaileak.
Garraio jasangarrian espezializatuak gaude, eta, zehazki, trengintzaren sektorean. Elementu gurpildunetarako teknologia eta prozesu berritzaileak lantzen ditugu material aurreratu eta arinekin; suaren aurkako soluzioak garatzen ditugu (suteen laborategia eta RTM ateak), eta trengintzako langileentzat, baditugu, besteak beste, ikuskaritza-zerbitzuak eta kudeaketa-laguntza, azpiegituretako eragiketak eta segurtasun- eta zibersegurtasun-zerbitzuak.
Halaber, informazio-sistemak, tickeking-a eta beste sistema berritzaile batzuk garatzen ditugu bidaiarientzat, gailu mugikor adimendunetarako, haien esperientzia hobea izan dadin.
Ikusi zer zerbitzu tekniko ditugun trengintzaren sektorerako: