Berria

Robot autonomoa, eraikuntza efizienteagoa eta seguruagoa lortzeko

2023ko irailaren 22a
Digitalización para una construcción más eficiente y segura

"Eraikuntza-sektorean efizientzia, segurtasuna eta kalitatea hobetzeko lan egiten dugu eta, aldi berean, obrekn ingurumen-eragina murrizteko"

TECNALIAk robot autonomo bat garatu du errepideen ikuskatze- eta mantentze-lanak optimizatzeko

Europako eraikuntza-sektoreak erronka garrantzitsu batzuei egin behar die aurre lehiakortasuna hobetzeko. Erronka horien artean daude eskulanaren eskasia, gaitasun digitalen gabezia eta sektoreko langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzea eta, aldi berean, ekonomia zirkularraren, baliabideen efizientzia handiagoaren eta CO2-emisioen murrizketaren alde egitea.

Eraikuntzarako soluzio berritzaileak

Beeyonders ekimenean erronka horiei helduko diegu, Europako eraikuntza-sektorean soluzio berritzaileak ekoiztuz, merkaturatuz eta integratuz.

Adimen artifiziala, automatizazioa eta digitalizazioa izango dira zutabeak; Europako eraikuntza-industriak teknologia inportatuekiko independentzia babestuko dute, eta ingurumen-inpaktua murriztuko, Europar Batasunaren klima-neutraltasunaren helburuekin bat etorriz.

Ekimenak teknologia aitzindariak txertatuz lagunduko du; halakoak dira, adibidez, ibilgailu autonomoak, robotika kolaboratiboa, fabrikazio aditiboa, adimen artifiziala, gauzen Internet eta exoeskeletoak, biki digital batean txertatuak. Esparru horretan, TECNALIAk robot autonomo bat garatu du, errepideen ikuskatze- eta mantentzek-lanak optimizatzeko.

Frogatuko da tknologia berri horiek erabiltzeak eragina duela baliabideen efizientzian (lehengaiak, ura, etab.), hondakinen murrizketan, CO2-aren emisioetan eta langileen ongizatean.

Accionakkoordinatzen du ekimena, bederatzi herrialdetako 21 bazkideren parte hartzearekin, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroa barne.

Agertoki pilotuak eta espero diren emaitzak

Garatuko diren teknologiak askotariko azpiegitura-tipologiako eraikuntzako sei agertoki pilotutan frogatuko dira: Helsinkin (Finlandia), Rotterdamen (Herbehereak), Florentzian eta Erroman (Italia) eta Gijónen eta Leónen (Espainia).

Proiektua amaitzean, espero da eraikuntzaren industriak % 11 CO2 gutxiago isuritzea, langileen erresistentzia % 20 handitzea, ekoizpenaren efizientzia % 14 hobetzea eta gerrialdeko lesioengatiko bajak % 50 murriztea.

Horrela, berrikuntza teknologikoa funtsezko aliatu bihurtzen da eraikuntzan etorkizun oparoagoa izateko.