Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Irtenbide teknologiko segurua eta azkarra da pieza mekanikoak urrutitik maneiatzeko, eta prozesuen produktibitatea areagotzen du
INL liderra da Estatu Batuetan material erradioaktiboen ikerketan, eta hango laginak prestatzeko laborategiaren helburua da irtenbide seguru eta azkar bat lortzea, eragiketen produktibitatea areagotzeko.
Gaur egun, eragiketa horiek urrutitik egiten dira (langilea babesteko), manipulatzaile mekanikoen bidez. Baina manipulatzaile horiek kontrolatzeko zailak dira, ez dira intuitiboak, eta gaitasun mugatua dute piezak espazio eta proba batetik bestera eramateko.
INL laborategiko taldeak robot bidezko irtenbide bat asmatu du, berritzailea eta errentagarria, eta, horri esker, operadoreak abilezia handiagoz lan egin dezake urrutiko eragiketetan. Sistema berriarekin, urrutitik kontrolaturiko robotek zehatz-mehatz kopiatzen dituzte operadorearen eskuen mugimenduak; horregatik, piezak modu zehatzagoan, seguruagoan eta intuizio handiagorekin maneiatzen dira. Ondorioz, aurreikusten da azkarrago eta modu eraginkorragoan maneiatuko direla urrutitik erradiazio-materialaren piezak, eta, hala, instalazioaren errendimendua hobetuko dela dela.
Sistema diseinatuta dago modu automatikoan eta urrutitik erabiltzeko. Lehenengoan, erradiazio-ingurunean dauden robotek eragiketa automatikoak egin ditzakete: piezak igo, mugitu eta jarri. Eragiketa horiek robotek duten ikusmen artifizialeko sisteman oinarritzen dira. Bigarrenean, teknikari batek (gela babestuaren barnean) denbora errealean kontrolatzen ditu robotaren besoen mugimenduak, espezializaturiko joystick-ak erabiliz. Joystick horien bidez, operadorearen eskuetara helarazten da erradiazio-eremuko objektuetan robota egiten ari den indarra. Indarraren erabilera horrek interakzio intuitiboa bermatzen du, bai robotekin, bai maneiatzen diren objektuekin.