Robotika tradizionalaren mugak gainditzen dituzten teknologiak
Robot tradizionalak programatzeko, langile adituak behar dira, eta horrek murriztu egiten du prozesuko aldaketen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna. Horregatik, piezen geometriaren edo aurkezpen-moduaren aldaketei gizakiaren esku-hartzerik gabe modu dinamiko eta malguan erantzuteko, SCAN-N-PLAN sortu da; erreminta-multzo bat da, 3Dko eskuraketetatik abiatuta denbora errealean robot-ibilbideak planifikatu eta egikaritzen dituena. Garapen robotiko bat da, robotika malguan eta robotika kolaboratiboan oinarritua.
Teknologia horiek gainditu egiten dituzte robotika tradizionalaren mugak erreferentzia desberdin eta serie labur asko dituzten aplikazioetan, non eskuzko programazioa ezinezkoa baita; edo piezen CADa erabilgarri ez dagoenean; edo aurreprogramazioa ezinezkoa den pieza malgu edo deformagarrien kasuan, edo pieza batetik bestera aldaerak daudenean.
SCAN-N-PLANek zenbait eragiketa egiten ditu teknologiak hibridatuz
- Eskaneatzea
- Segundo gutxiren buruan, softwareak gainazal lauak identifikatzen ditu:
- Leundu, pintatu... daitezkeen gainazalak
- Piezaren CAD eredurik ez dagoenean.
- Segundo gutxiren buruan, softwareak gainazal lauak identifikatzen ditu:
- Plangintza
- Segundo batean baino gutxiagoan, hautatutako eragiketa egiteko ibilbideak planifikatzen ditu softwareak:
- Talkarik gabeko ibilbideak.
- Hautatutako gainazalak.
- Segundo batean baino gutxiagoan, hautatutako eragiketa egiteko ibilbideak planifikatzen ditu softwareak:
- Gauzatzea
- Robotak piezaren gaineko ibilbideak egikaritzen ditu:
- Softwarea robot-mota askotara egokitu daiteke
- Robotak piezaren gaineko ibilbideak egikaritzen ditu:
- Kalitate-ikuskapena
- Eragiketa egin ondoren, sistemak kalitatea ikuskatzen du laser lineal baten bidez:
- Bereizmen handiko 3Dko berreraikitzea.
- Akatsen identifikazioa.
- Eragiketa egin ondoren, sistemak kalitatea ikuskatzen du laser lineal baten bidez:
Hala, eskuzko programazioa ezabatzen da. Langileak atazak adierazi besterik ez du; gainera, sistema prozesu bakoitzera egokitzen da, kalitate-ikuskapen automatizatuaren arabera.