Berria

Seniorren elikaduraren etorkizuna diseinatzen

2018ko ekainaren 11a

D bitaminaz eta kaltzioz indartutako gaileta batzuen garapena aurkeztu dugu, beste gauza batzuen artean, Bizkarra okindegiekiko lankidetzari esker

Basque Food Clusterrek 2018ko kluster-eguna antolatu zuen, “Elikaduraren etorkizuna diseinatuz” izenburupean, eta han izan ginen, bazkide gisa. Seniorren elikadurako gure garapen nagusiak erakusteko aukera izan genuen, elikagaien industriako beste erakunde batzuekin batera.

Bizkarraokindegiekin lankidetzan aritu izanari esker, ALIVIDA ekimenaren bidez garatutako produktu berritzaile batzuk aurkeztu genituen, zeinak herritar seniorren elikadura hobetzera bideratuak baitaude. Produktu horien artean, azpimarratzekoa da D bitaminaz eta kaltzioz indartutako gaileta batzuen garapena; biztanle seniorrek mineralizazio egokia izan dezaten eta haien hezurdura osasuntsu manten dadin behar diren nutrienteak dauzkate gailetok.

Zahartzen ari diren biztanleen elikadura hobetzera bideratuak dauden produktuen berrikuntza eta garapena egiteko konpromisoa dugu, eta, konpromiso horri lotuta, beste produktu batzuk ere aurkeztu genituen; besteak beste, hauek: D bitaminaz eta kaltzioz ere aberastutako ogiak, omega-3 daukaten bizkotxoak eta zuntzetan aberatsak diren briocheak.