"UNE-EN 50708-2-4 arauak betekizunak ezartzen ditu estankotasun-galeraren ondoriozko akatsak prebenitzeko, eta olio-ihesak, isolamendu elektrikoa kaltetzea eta ingurumen-arriskuak saihesten ditu"
TECNALIA bazkide estrategikoa da ekipo elektrikoen fabrikatzaileentzat eta zerbitzu publikoentzat transformadoreei buruzko Europako araudi berrian
Europar Batasunak arau-eskakizunak eguneratzen jarraitzen du transformadore elektrikoen efizientzia, jasangarritasuna eta segurtasuna bermatzeko, eta hori erronka da sare elektrikoen fabrikatzaile eta operadoreentzat. Hori dela eta, UNE-EN 50708-2-4 arauak berariazko betekizunak ezartzen ditu estankotasun-galeraren ondoriozko akatsak prebenitzeko. Izan ere, arazo kritiko horrek olio-ihesak eragin ditzake; isolamendu elektrikoari eragin diezaioke, eta arriskuan jar ditzake ingurumena zein transformadoreak segurtasunez funtzionatzea.
TECNALIAk soluzio integral bat eskaintzen du: ekipo elektrikoen gure laborategia lehenengoa da Europako hegoaldean UNE-EN 50708-2-4 arauaren peko saiakuntzak egiteko akreditazioa lortzen. Berariazko saiakuntza horrek upel korrugatuetan akatsak izateko arriskua ebaluatu eta minimizatzen du, transformadoreak zerbitzuan jarri aurretik, eta honako hau ziurtatzen du:
- Europako betekizun berriak betetzen direla bermatzen du.
- Transformadorea abian den bitartean akatsak izateko arriskua murrizten du.
- Ingurumenean eragin negatiboa izan lezaketen olio-ihesak minimizatzen ditu.
TECNALIAk esperientzia du nazioarteko araudietan
Zerbitzu horrekin batera, esperientzia handia dugu nazioarteko araudietan, hala nola IEC 60076, UNE-EN 21428 eta UNE-EN 21538. Hori dela eta, TECNALIA funtsezko aliatua da estandar zorrotzenak bete eta beren taldeen jarduna optimizatu nahi duten fabrikatzaile eta operadoreentzat.
Ikusi hemen nola lagundu diezazukegun: TECNALIAren saiakuntza elektrikoen laborategia.