Berria

Sormena eta berrikuntza sustatzen IKTen sektoreko enpresa txiki eta ertainetan

2017ko urriaren 5a

Gida bat prestatu dugu ETE-etan berrikuntza eta pentsamendu sortzailea garatzeko

Ekonomia aurreratuetan, hazkunde ekonomikoari eta enpleguaren sorrerari gero eta ekarpen handiagoa egiten diete IKTek, eta horregatik dira Europako sektore nagusietako bat. Beraz, funtsezkoa da IKTen alorreko enpresek egoki erantzutea inguruak eragiten dituen aldaketa azkarrei.

Gaitasun tekniko hutsekin ezin da lortu hori, eta ezinbestekoa da sormenarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzea eta sustatzea. Asmo horrekin,TECNALIAk INNOSPARK proiektuan parte hartu du, zeinaren azken helburua baita eduki teknologiko handiko Europako industriei hazten eta lehiatzen laguntzea.

Proiektu horri esker, zenbait tresna garatu dira, elkarren osagarriak guztiak ere:

  1. Autodiagnostikatzeko testa: tresna honen bidez, ETE-ek beren sormen-ahalmena neur dezakete, eta hobetze-alorrak identifikatu (informazio gehiago: http://innospark-ict.eu/innosparktool/ )
  2. Toolkit Innospark”: autodiagnostikatzeko testaren emaitzetan oinarritzen da, eta trebakuntza pertsonalizatua eskaintzen du, lehiakortasuna eta berrikuntza-ahalmena handitzeko.
  3. Jardunbide egokiak eta berrikuntza: ETE-ei laguntzen die ikasten sektore berean antzeko zailtasunak gainditu dituzten eta jakintza, trebetasuna eta sormena areagotu dituzten beste enpresa batzuen esperientziatik.

Proiektuko emaitza guztiak formatu elektronikoan eskura daitezke, hemen: http://innospark-ict.eu/

Europako Batasunak finantzatu du INNOSPARK proiektua, Erasmus+ programaren bidez.