Berria

TECNALIA da GAIA-X AISBL elkarteko parte aktibo egin den lehen euskal zentroa

2021ko apirilaren 6a
TECNALIA PRIMER CENTRO VASCO MIEMBRO DE LA ASOCIACIÓN GAIA-X AISBL

GAIA-X AISBL irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta datuetarako eta software irekirako azpiegitura federatu bat sustatzen eta jartzen du

2020ko ekainetik, TECNALIA laguntzen aritu da Softwarearen KETaren bidez, monitorizazio jarraituaren ziurtagirien eta zerbitzu-katalogo federatuaren taldean, bereziki. Halaber, aktiboki lan egin du katalogo federatuaren edo ziurtagirien taldean, eta talde hori da ENISAren hodeiko segurtasun-ziurtapenaren Europako eskemako ekarpen-egile nagusietako bat.

GAIA-X elkarteak datu-azpiegitura federatu europar bat ezartzen du Europako Subiranotasun digitala bermatzeko, eta hodeiko azpiegituren federazio bat, datuen subiranotasunari eusteko europar espazio bat lortzeko. Elkartearen helburuen artean, hauek daude: open source edo kode irekiko ekimenetarako funtsezko kontzeptuak, arkitekturak eta gidak garatzea; Europako eta nazioarteko estandarizazio-organismoekin batera lan egitea alor esanguratsuetan; gobernantzako lan-esparru bat garatzea GAIA-Xren helburua betetzeko; gobernantza-esparruarekiko betetze-maila monitorizatzea; ikerketako agenda estrategiko bat definitzea; berrikuntza eta hedapena; elkarterako osagai garrantzitsuak garatu eta erabili nahi dituzten erakundeei laguntzea; GAIA-X ekosistema garatzea eta babestea sustapenen bidez; zerbitzu-hornitzaileen eta zerbitzu ziurtatu eta akreditatuen direktorio bat egitea.

Informazio gehiago

GAIA-X ekimena 2019ko urrian sortu zen. Hasieran Frantziaren eta Alemaniaren ekimena izan bazen ere, gero eta europarrago bihurtzen ari da. GAIA-X AISBL elkartea 2020ko udan sortu zen. Irabazi-asmorik gabekoa da, eta Bruselan du egoitza.

Haren helburua da datu- eta software-azpiegitura federatu bat sustatzea eta sortzea, Europako balioetan oinarritutako hodeiko zerbitzu federatuak emateko. Hauek dira xedeak: merkatu bakarraren subiranotasun digitala indartzea; datuak partekatzetik erator litezkeen onurak era jasangarrian areagotzea, eta ekosistema bat sortzea sektore publikoko zein pribatuko erabiltzaile eta hornitzaileentzat.

TECNALIA GAIA-X AISBL elkarteko kidea da beste 200 erakunde baino gehiagorekin batera, hala nola: BMW, Bosch, DE-CIX, Deutsche Telekom, SAP, Siemens, Fraunhofer, OVH eta Orange.