Berria

TECNALIA eta Formula Student ibilgailu autonomoa diseinatzen

2023ko irailaren 14a
formula-student-silverstone

"GidarIA izeneko "made in Euskadi" lehen gidatze-sistema autonomoa garatzeko lanean aritu da Formula Student Bizkaia"

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Formula Student Bizkaia proiektuak lehen postua lortu du Formula Student UK lehiaketan ibilgailu autonomoaren diseinuaren modalitatean

Formula Student Bizkaiak GidarIA izeneko "made in Euskadi" lehen gidatze-sistema autonomoa garatu du: ibilgailu automatizatu batera konektatu ondoren, inguruneko sentsoreetako datuak aztertzen ditu adimen artifiziala erabiliz, eta zirkuituan modu autonomoan ibiltzeko erabaki egokiak hartzen ditu.

Sistema berritzaile hau automobilgintzako estandar berrienetan oinarrituta dago, eta, uztailaren amaieran, sistema autonomoko diseinu onenaren aitorpena jaso zuen Silverstoneko zirkuituan egindako Formula Student UK lehiaketa ospetsuan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Formula Student Bizkaia proiektuak "Enpresa Unibertsitatean" eredu berritzailean oinarritzen du bere ikaskuntza: kalitatezko prestakuntza eskaintzeaz gain, berrikuntza, ekintzailetza eta garapen teknologikoa sustatzen ditu.

TECNALIAren eta Formula Student Bizkaiaren arteko lankidetza

Formula Student Bizkaiarekin lankidetzan aritzen da TECNALIA platinum sponsor gisa, eta hainbat jarduera eta teknologiatan laguntzen die. Hauek, besteak beste: Ezagutza teknologikoaren bidez laguntzen die, ez bakarrik automobilgintzaren arlokoa, baita horrekin lotutako teknologien arlokoa ere.

  • Dynacar softwarearen lizentziak Matlab/Simulink-erako
  • Ekipamendu berezia lagatzen die (geruza anitzeko Lidar)
  • TECNALIAren plataforma automatizatuetan eta proba-pistetan probak egiteko aukera
  • Funtzionalitate-liburutegiak erabiltzeko aukera ibilgailu automatizatuetarako
  • TECNALIAko langileek emandako prestakuntza/tutoretza hainbat arlotan: lagatako ekipamendua eta softwarea erabiltzea, oinarrizko prestakuntza ibilgailu automatizatuetan, ibilgailu automatizatuen funtzionaltasunak (ibilbideak sortzea, SLAM, ibilbidearen jarraipena, pertzepzioa)

Zorionak Formula Student Bizkaia talde osoari lortutako arrakastengatik eta zorionak, baita ere, TECNALIArekin batera irakaskuntza-proiektu hau finantzatzen aktiboki laguntzen duten gainerako erakundeei.