Berria

TECNALIA Ikasgelak ezagutza sortzen du, ikerketak proposatzen ditu, eta talentua erakartzen du

2021ko apirilaren 28a
El Aula TECNALIA genera conocimiento, propuestas de investigación y captación de talento

Kantabriako Unibertsitatean bildu ginen martxoan, TECNALIA-UC ikasgelaren jarraipena egiteko

Kantabriako Unibertsitatean kokatutako TECNALIA Ikasgelan, TECNALIAko Building Technologies alorreko lankidetzak egiten dira nagusiki, Kantabriako Unibertsitateko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Eskolako sailekin batera eta, zehazki, Ingeniaritza Estruktural eta Mekanikoaren alorrarekin, Eraikuntzaren Ingeniaritzaren alorrarekin eta Eraikuntzako Teknologiaren taldearekin.

Kantabriako Unibertsitatean bildu ginen joan den martxoan, TECNALIA-UC Ikasgelaren jarraipena egiteko: Europako eta Espainiako deialdietara bidalitako proiektu-proposamenetarako emaitzak azaldu genituen, eta une honetan martxan dauden Europako proiektuak ondo garatzen ari direla ikusi genuen.

Anik Gupta eta Murad Shoman ikertzaileek Ikasgela bisitatu zuten Santanderren egin zen SAFERUp! trebakuntza-astean, zeinaren buru Bide Eskolako Daniel Castro eta Jorge Rodríguez irakasleak izan baitziren.

Ikasleen lana

2020an, master-amaierako hiru lan eta gradu-amaierako bi zuzendu ziren Bide, Industria eta Telekomunikazio Eskoletan. 2021ean, Carlos Ceballos Paredes izango da Ikasgelan, zeina gradu-amaierako proiektu hau egiten ari baita: “Urrutiko monitorizazioa egituretako ezohiko gertaeretarako”.

Inpaktu handiko hiru argitalpen arrakastatsu egin ditugu, eta, Unibertsitateko irakasle eta talde batzuekin lankidetzan, sei komunikazio egin ditugu nazioarteko kongresuetan.

Gainera, GITED-UC taldeko Haydee Blanco eta Yosbel Boffill ikertzaileek egonaldi bat egin dute TECNALIAren Derioko egoitzan (Bizkaian), beren ikertzaile-prestakuntza osatzeko. Proposamen interesgarriak egin dituzte balio historiko handia duten fabrika-obrazko zubien inguruan.

Informazio gehiago

Topaketan, hauek izan ziren: Jose Luis Moura Kantabriako Unibertsitateko Bideetako Goi EskolaTeknikoko zuzendaria, Pablo Pascual (Kantabriako Unibertsitatea), Jesús Isoird (TECNALIA) eta David García -Sánchez (TECNALIA).