Berria

TECNALIA Ventures-ek berrikuntza jasangarriari buruzko gogoeta egin du

2022ko uztailaren 19a
TECNALIA Ventures reflexiona sobre la neutralidad climática

2021ean abiatu zen ekimena, eta estatu mailako eta estatuz gaindiko berreskuratze-paketeak enpirikoki aztertzen ditu, karbono gutxiko berrikuntzan izan dezaketen eragina ebaluatzeko.

OECDk eta Breakthrough Energyk, Bill Gates-en fundazioak, "Berrikuntza garbia azeleratuz energia independenterako eta neutraltasun klimatikorako" ekitaldia antolatu dute, eta Asier Rufinok, TECNALIA Ventureseko CEOak, hizlari gisa parte hartu du.

Uztailaren 6an, Parisen, “Berrikuntza garbia azeleratuz energia independenterako eta neutraltasun klimatikorako” ekitaldia egin zen. Ekitaldi hori Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD) Breakthrough Energyren laguntzarekin sortutako “Karbono gutxiko berrikuntza bizkortuz COVID osteko berreskuratze-paketeen bidez” ekimenaren barruan dago.

2021ean abiatu zen ekimena, eta haren helburu nagusia da estatu mailako eta estatuz gaindiko berreskuratze-paketeak enpirikoki aztertzea, karbono gutxiko berrikuntzan izan dezaketen eragina ebaluatzeko. Ekimen horren barruan, ekitaldiak —hori ere OECDk eta Breakthrough Energyk antolatua— nazioarteko hainbat aditu bildu ditu, eta haiek, aztertuta, gomendio politikoak garatu dituzte jakiteko nola hobetu inbertsio publikoen diseinua eta inplementazioa, eta, hala, karbono gutxiko berrikuntza sustatu, herrialde bakoitzaren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta.

TECNALIA Venturesen parte-hartzea

Asier Rufinok, TECNALIA Ventureseko CEOak, “Cleantech arloko inbertsio pribatuak mobilizatuz eta berrikuntzak handituz: zer eginkizun dute administrazio publikoek?” panelean parte hartu zuen. Oxfordeko Unibertsitateko Konpromiso Politikoko burua, Anupama Sen, izan zen moderatzailea.

"Karbono gutxiko berrikuntza bizkortuz" ekimena

“Karbono gutxiko berrikuntza bizkortuz COVID osteko berreskuratze-paketeen bidez” ekimena 2021eko abenduan jarri zen martxan eta 2023ko ekainean bukatuko da. Ekimen horrek teknologia eta berrikuntza funtsezko elementu gisa ezarri nahi ditu zero emisio garbiko ekonomietaranzko trantsizioan, eta, beraz, erresilientziaren eta hazkunde ekonomikoaren funtsezko parte gisa.

OECDko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak zuzentzen du ekimena, OECDko Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta Breakthrough Energyren borondatezko ekarpena ere jasotzen du; inbertsio-funts hori Bill Gatesek eta inbertitzaile pribatu batzuek ezarri zuten 2015ean, mundua zero igorpen garbien ratioa lortzera eramango duten berrikuntzei laguntzeko.