Berria

TECNALIA Zientzia eta Teknologiaren Aholku Batzordean

2023ko maiatzaren 5a
El Gobierno y las CCAA crean el Comité Español de Ética de la Investigación y acuerdan su composición

"Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek Ikerketaren Etikaren Espainiako Batzordea sortu eta haren osaera adostu dute"

Shandra Cordobés, TECNALIAko Teknologiako zuzendaria, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Aholku Batzordeko kide berrietako bat da

Zientzia eta Berrikuntzako ministro Diana Morant buru zela egin da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren Kontseiluaren XV. bilera Zaragozan, Aula DEI Estazio Esperimentalean. Foro horretan, Ikerketaren Etikaren Espainiako Batzordea sortu da, eta haren osaera adostu.

Shandra Cordobés, TECNALIAko Teknologiako zuzendaria, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Aholku Batzordeko kide berrietako bat da.

Batzordeko gainerako kideak hauen ordezkariak dira: Indra, Ingenio, CSIC- UPV, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, SILO, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala, Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioa, Kataluniako Oberta Unibertsitatea, Errioxa Eraldatzeko Fundazioa, Politika eta Ondasun Publikoen Institutua, Deustuko Unibertsitatea eta Kordobako Unibertsitatea.

Etika ikerketan eta osotasun zientifikoa

“Zientziak beti zaindu behar du ezagutza zientifikoak eta berrikuntza herritarren aurrerapenaren eta bizitzaren hobekuntzaren zerbitzura egon daitezen”, adierazi du Morant ministroak.

Informazio gehiago, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren webgunean