Berria

Tecnaliak etxebizitza jasangarrien lehen hqe® ziurtagiria eman dio bilboko Viuda de Sainz etxebizitza-proiektu berriari

2020ko apirilaren 29a

HQE ziurtagiriak energian, ingurumenean, osasunean eta konfortean dagoen inpaktua ebaluatzen du

TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak etxebizitza jasangarrien lehen HQE ziurtagiria eman dio Bilboko Viuda de Sainz etxebizitza-sustapen berriari. HQE ziurtagiriak eraikin baten errendimendu orokorra babesten du, eta energian, ingurumenean, osasunean eta konfortean duen inpaktua ebaluatzen du, pertsonen konforta bermatzeko eta eraikinaren errentagarritasuna optimizatzeko. TECNALIA da Espainian ziurtagiri hori eman dezakeen erakunde bakarra, eta eraikin horrek lortu du lehen ziurtagiria.

Sustapen berriaren izena Kosta Zabala da, eta berroneratze-lanetan bete-betean ari den ingurune batean dago, Bruno Mauricio Zabala kalean, Abandoko geltoki berriaren ondoan. Garajea eta trastelekua dituzten 46 etxebizitzaz osatua dago. TENCALIAk diseinu-fasean ebaluatu du eraikina eta egin dio auditoretza, eta dagoeneko badu ziurtagiria. Diseinuan, ArrutiArk arkitektura-estudioak parte hartu du.

Informazio gehiago

HQE Viuda_de_Sainz_TECNALIA_Sostenibilidad