Berria

TECNALIAk "Explorando los secretos del Puente de Bizkaia" liburuan parte hartu du

2024ko apirilaren 22a
Explorando los secretos del Puente de Bizkaia

"Liburuaren salmentak sortutako diru-sarrera guztiak Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) aurkako borrokara bideratuko dira"

"Puente Bizkaia: Anatomía de un Coloso de Hierro" liburua

TECNALIAko Materialen Ingeniaritzako taldeak iraganerako bidaia bat egin du, Bizkaia Zubi ikonikoaren materialetan gordetako sekretuak aurkitzeko. Gizadiaren ondare izendatutako eraikuntza arkitektoniko horren historiarekin lotutako proiektu solidario bat du abiapuntu azterlanak, eta ekarpen baliotsua egin dio "Puente Bizkaia: Anatomía de un Coloso de Hierro" ("Bizkaia Zubia: Burdinazko koloso baten anatomia") liburuari.

Jatorrizko materialei buruzko azterlana

TECNALIAk 1893an zubia eraikitzeko erabili ziren jatorrizko materialei buruzko azterlan batekin lagundu du liburuan. Bertan, profilak eta errematxeak egiteko erabili ziren materialen karakterizazio zehatza ere jasotzen du.

Liburuaren egilea José Antonio Reyero da. Lloyd’s erakundearen Iberiar Penintsularako eta Kubarako zuzendari kudeatzaile ohia da, eta Lloyd´s Register of Shipping-eko ikuskatzaile nagusia. Lan sakon eta dokumentatua aurkeztu du, zubiaren alderdi teknikoak argitzen dituena. "Puente Bizkaia" liburua ikerketa-lan neketsu baten emaitza da, eta TECNALIA harro dago horretan parte hartzeko aukera eduki duelako.

Ezagutzarako bidaia horrek ez du soilik zubiari buruzko informazio teknikoa azaleratu nahi, helburu zintzo bat ere badu: liburuaren salmentak sortutako diru-sarrera guztiak Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) aurkako borrokara bideratuko dira. Horrek argi uzten du proiektuaren konpromiso sozial eta humanitarioa.

TECNALIAk liburuari egin dion ekarpena

Bizkaia Zubia 1893an inauguratu zen, eta ondo eutsi dio denboraren joanari.Egitura enblematiko hori eraikitzeko erabilitako materialak zehatz-mehatz identifikatzea izan da TECNALIAk liburuan egin duen ekarpenaren xede nagusia.