Berria

TECNALIAk kontsulta bat jarri du martxan BIM tresnari eta birgaitzeei buruz, eraikuntza-sektoreko eragileen artean

2019ko otsailaren 12a

BIM eta digitalizazioa funtsezkoak dira eraikinak birgaitzeko

Birgaitzeak gaur egun zer oztopo edo eragozpen dituen identifikatu behar lukete prozesuan parte hartzen duten eragile guztiek (arkitektoak, eraikitzaileak, administrazio publikoak, jabeak, eraikinen kudeatzaileak, erregulazio-erakundeak, erakunde ziurtapen-emaileak, erabiltzaileak, etab.), eta horrek izan behar luke prozesua hobetzeko oinarria. Parte-hartzaileen beharrak eta kezkak kontuan hartuta, kate osoari (eta, ondorioz, prozesu osoari) erantzuteko soluzioak bilatu ditzakegu, eta, hala, prozesua arinagoa, efikazagoa, produktiboagoa eta kalitate hobeagokoa izatea lortu.

BIM eta birgaitzea. Kontsulta

TECNALIAk BIM metodologiari eta birgaitzeari buruzko kontsulta bat egin du, Europa mailan, eraikuntza-sektoreko eragileen artean, informazioa, ohiko jardunbideak eta birgaitzearen inguruko kezka nagusiak biltzeko, ondoren ikusteko nola lagundu dezakeen digitalizazioak horiek gainditzen.

Galderen ondoren, analisi espezifiko bat egingo da prozesuaren eragile eta faseetan oinarrituta, talde bakoitzaren beharrei eta baldintzei egokitutako ondorioak ateratzeko.

Inkesta betetzea

Eskertuko genizueke tarte bat hartzea, gehienez ere 15 minutu, inkestako galderei erantzuteko; otsailaren 17a baino lehen betez gero, zozketa batean parte hartu ahal izango duzue, eta sari interesgarriak daude: 

Informazio gehiago