Berria

TECNALIAk Mallorca-Menorca interkonexio elektrikoaren zerbitzua martxan jartzeko saiakuntzetan parte hartu du

2020ko uztailaren 17a

Hiru erresonantzia-sistema konektatu erabili dira bi irletan

TECNALIAk aktiboki hartu du parte Mallorca eta Menorca irlen arteko interkonexio elektriko berria martxan jarri aurreko probak egiten, Balearretan. Goi-tentsioko saiakuntzak egiteko, 260 kV eta 80 A-ko hiru erresonantzia-sistema behar izan dira.

NEXANS multinazionala izan da kontratista nagusia; kableak eta osagarriak hornitu ditu, eta, lurpeko eta urpeko zatietan, jarri eta instalatu egin ditu. Menorcan, TECNALIAren unitatearekin paraleloan konektatu zen saiakuntza-unitatea ere hornitu du. Hirugarren saiakuntza-unitatea, LCOEk hornitua, karga pasibo gisa jarri da, Mallorcako muturrean.

Mallorca eta Menorca irlen arteko konexio elektrikoa funtsezkotzat jo zen sistema elektrikoaren eta SARE ELEKTRIKOAren segurtasuna indartzeko: COVID-19aren pandemiagatik ezarritako alarma-egoeran eman dizkio beharrezko baimenak CNPIC (Centro Nacional de Protección de Infraestructuras y Civerseguridad) zentroak. Menorcak bi urte eta erdi baino gehiago egin ditu sistema elektriko balearretik isolatuta.

Lotura 132 kV-eko korronte alternoko kable tripolar batez osatua dago. Trazatuan 41 km daude urpean, 81 m inguruko sakoneran, eta lurpean, berriz, 12,4 km Menorcan eta 800 m Mallorcan, guztiak estaliak eta gehienez 100 MW garraiatzeko ahalmenarekin.

Tecnalia interconexión_electrica_Menorca2

Tecnalia Nexans_RE