Berria

TECNALIAren laborategi elektrikoak laborategi onartutzat jo berri ditu SEWA konpainia elektrikoak

2019ko martxoaren 26a

Aintzatespen hori herrialdeko emirerri handienetako konpainia elektrikoekin jada lortuta zeudenei gehitzen zaie: Abu Dhabi (ADWEA) eta Dubai (DEWA)

Emirerri Batuetan, SEWA konpainia elektrikoak laborategi onartutzat jo berri ditu TECNALIAren laborategi elektrikoak. SEWAk elektrizitatea, ura eta gasa sortzen ditu, eta Xarja emirerriko biztanleei banatzen.

Aintzatespena, ofizialki, martxoaren 5etik 7ra Dubain egin zen Middle East Electricity azokan eman zitzaion ofizialki. Azokan, Priya A. Cherian, SEWAren hornitzaile-erregistroaren alorreko arduradun ofiziala, TECNALIAren standa bisitatzen izan zen, eta laborategien arduradun tekniko nagusi Luis Martínez Cancela doktoreari eman zion aintzatespena.

Aintzatespen hori herrialdeko emirerri handienetako konpainia elektrikoekin jada lortuta zeudenei gehitzen zaie: Abu Dhabi (ADWEA) eta Dubai (DEWA).

ILAC nazioarteko erakundeak akreditatu ditu gure saiakuntza-laborategiak, eta, haietan, behe- eta goi-tentsioko garraio- eta banaketa-sareetarako eta sare elektriko adimendunetarako ekipamendua dago.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Aitor Kortajarenarekin (Electrical Lab_servicesen zuzendaria).