“Drone Day Europako Batzordearen ekimen bat da, zeinaren helburua baita droneak etorkizuneko mugikortasun adimendun eta jasangarrirako bektore bihurtzea”.
Bruselan aurkeztu berri dute UMILES Next konpainiaren Concept Integrity aerotaxia, TECNALIAk garatutako FlyFree teknologiaz hornitua.
Drone Day, Drone Strategy 2.0ren esparruan antolatua, Europako Batzordearen ekimen bat da, zeinaren helburua baita droneak etorkizuneko mugikortasun adimendun eta jasangarrirako bektore bihurtzea. Lagungarri izango dira digitalizazioaren eta automatizazioaren bidez zerbitzu eta garraio jasangarrien eskaintza berri bat garatzeko.
Industriako eta Europako politikako zenbait adituk hiriko aire-mugikortasun berritzailearen etorkizunarekin lotutako eremu estrategiko nagusiak eta larrialdi-zerbitzuak aztertu dituzte, bai eta Europan sinergiak indartzea ere drone zibilen eta defentsa-droneen gaitasunen artean.
Drone 2.0 Europako estrategia
UMILES Next-ek eta TECNALIAk probetan baliozkotutako teknologiak aurkeztu dituzte, Esperce (Toulouse), Atlas (Jaén) eta CIAR (Lugo) zentroetan hegaldietan probak egin ondoren. Teknologia horiek izango dira, Drone 2.0 Europako estrategiaren barruan, hiriko aire-mugikortasun seguru eta jasangarriaren etorkizuna.
- Hegaldiaren altueraren kontrol automatikoa
- Aireratze eta lurreratze automatikoak
- Hiriko airek-espazioan integratzeko probak (U-Space)
- Hegaldian aireontziaren gatazkak taktikoki konpontzea
- Geofencing dinamikoa: hegaldi-eremuetan sartu gabe gainbegiratzea
- Hegaldian beste drone batzuk detektatzea eta saihestea
- Birbideratze dinamikoa: hegaldi-planak aldatzea, gatazken konponbide taktikoaren eraginez
- Gurutzaldi-maniobrak
- Hegaldiak beste drone batzuekin eta ibilgailu tripulatuekin koordinatzea U-space AIRUS plataformaren bidez
- Integrazio-probak: aireontzien simulazioa, droneen identifikazioa eta erregistroa, geoposizionamendua, hegaldi-misioen planen gatazkak konpontzea, hegaldien jarraipena eta monitorizazioa, ATCrekiko (Air Traffic Controller) interfazea eta larrialdien kudeaketa, besteak beste.
Baliozkotze horiek aurrerapauso handia izan dira halako aireontziak aire-espazioan integratzeko, etorkizuneko hiriko aire-zirkulazioaren kudeaketa tripulaziorik gabeko aireontziekin (U-space) baliozkotzeko.
Etorkizuneko mugikortasuna
Etorkizuneko mugikortasuna gero eta adimendunagoa eta jasangarriagoa dator. Sistema eta garapen berriei esker, garraio-soluzio alternatiboak egongo dira hiri gero eta masifikatuagoetan. UMILES Next eta TECNALIA elkarlanean ari dira aireko eta lurreko mugikortasun-soluzioekin. Aurreikusten da benetako alternatiba izango direla 2028. urtearen inguruan.