Berria

Unibertsitateetatik enpresetara ezagutza transferitzea sustatzen dugu UNIcorn ekimenean

2021ko irailaren 16a
Fomentamos la transferencia de conocimiento de las universidades a las empresas en la iniciativa UNIcorn

TECNALIAren ekarpena teknologia berrikuntza-ekosistemara transferitzeko prozesuetan izan duen esperientzia eta ikasitako lezioak izango dira

TECNALIAko berrikuntza eta teknologiarako politiken alorrak UNIcorn ekimenean parte hartu du. Ekimen horrek teknologia transferitzeko prozesuak garatzen eta sendotzen ditu ekimenean parte hartzen duten unibertsitateetako zentroetan; teknologia transferitzeko loturak indartzen ditu, eta teknologiaren transferentziaren eta ekintzaile-heziketaren inpaktua sustatzen du.

TECNALIAren ekarpena teknologia berrikuntza-ekosistemara transferitzeko prozesuetan izan duen esperientzia eta ikasitako lezioak izango dira; eta, zehazki, I+G+Bko proiektuen kudeaketari, laborategi-zerbitzuak emateari eta jabetza intelektualaren eta industrialaren babesari eta ustiaketari lotutako prozesuetakoak. Parte hartzen duten unibertsitateei teknologia transferitzeko bulegoak ezartzen eta hobetzen lagunduko zaie hala.

UNIcorn ekimenean, bazkide hauekin batera lan egiten dugu: Tallinngo Teknologia Unibertsitatea, ESTONIA (ekimenaren burua); Tallinngo Unibertsitatea, ESTONIA; Tartuko Unibertsitatea, ESTONIA; Rigako Stockholm Ekonomia Eskola, LETONIA; eta Vilniuseko Unibertsitatea, LITUANIA.

Informazio gehiago

UNIcorn proiektua EIT Urbanek finantzatzen du; 400.000 € jasoko ditu, eta 2021eko abendura arte iraungo du, epe hori beste 18 hilabetez luzatzeko aukerarekin.

EITari buruz

Proiektu hau EIT Urban Mobilityk finantzatu du, zeina Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren (EIT) ekimen bat baita. EIT Urban Mobility mugikortasuneko aldaketa positiboa bizkortzeko ari da lanean, hiri-espazioak bizitzeko egokiagoak izan daitezen.

EIT Urban Mobility