Berria

Wearable teknologia: soinean eramateko gailuak

2018ko abenduaren 3a

Material adimendunekin eta aplikazio industrialekin egiten dugu lan, hala nola Operario 4.0rekin

Soinean eramateko gailuak errealitate dira jada, eta goraldian daude. 2018. urtean, Cisco Systemsen arabera, 177 milioi gailu konektatu izango dira, txaketak, betaurrekoak, erlojuak, eskumuturrekoak eta beste: hori da iraultza mugikorraren hurrengo fasea.

Alor askotan erabiltzen dira halako gailuak: lanean arrisku jakinei aurre egin behar izaten dieten langileen segurtasuna; ehun-industrian, zure haurrak sukarra badu smartphonera abisua bidaltzen duten jantziak; osasungintzan, diabetikoen glukosa-maila neurtzen duten gailuak, eta kirolean, bihotz-maiztasuna eta bizi-konstanteak neurtzen dituzten eta, aldi berean, zenbat kilometro egin eta zenbat kaloria erre diren kalkulatzen duten material adimendunak.

TECNALIAn, esate baterako, material adimendunekin eta haien industriako aplikazioekin egiten dugu lan, hala nola Operario 4.0rekin, zeinak hainbat teknologia aplikatzen baititu: indoor lokalizazio-teknologiak, haririk gabeko teknologiak, RFID, NFC eta langileek eta piezek gainean eramaten dituzten wearable sistema txertatuak.

Soinean eramateko gailuei eta haien aplikazioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, joan abenduaren 12an Bilbao Ekintzak antolatutako jardunaldira, non eskaera eta eskaintza bilduko baitira toki berean.