Berria

Zahartze osasuntsurantz aurrera egiteko berritzen dugu

2023ko urriaren 9a
Innovamos-hacia-un-envejecimiento-saludable-Tecnalia

“Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea zaintzeko eta hobetzeko ingurune osasungarriak garatzea da gure konpromisoetako bat”

Elikaduraren bidez pertsonen zahartze osasungarria sustatzeko soluzio teknologikoak

Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea zaintzeko eta hobetzeko ingurune osasungarriak garatzea da gure konpromisoetako bat. Horregatik, TECNALIAn soluzio teknologikoak garatzen ditugu pertsonen zahartze osasungarria sustatzeko, elikaduraren, osagai funtzionalen garapenaren, nutrizio pertsonalizatuaren, arriskuen eta gaixotasunen prebentzioaren, robotika medikoaren edo neurorrehabilitazioaren bidez; adinekoen gaitasun fisikoa eta kognitiboa, eta jarduera eta parte-hartze soziala mantentzen lagundu dezaketen soluzioak dira guztiak ere.

Datorren urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Eguna da, eta funtsezkoa da osasunaren eta zahartze osasungarriaren alde lan egiteko.

Funtsezkoa da osasuna terapia aurreratuko diagnostiko eta tratamendu gero eta zehatzagoekin pertsonalizatzea. Halaber, elikadura osasuntsuaren bidez gaixotasun kronikoak prebenitzea da gure lan-ildoetako bat.

Elikadurak funtsezko zeregina du eta, alde horretatik, intzidentzia handiko gaixotasunen prebentzioan eragina duten konposatu aktiboak garatzen ditugu. Haien ondorioz, elikagai osasungarriagoak, orekatuagoak eta nutrizio-balio handiagokoak lortzen ditugu.

Izan ere, zalantzarik gabe, jaten dugunak gure immunitate-sistemari eragiten dio. Elikadura osasungarria, gure nutrizio-beharretara egokitua, eta are gehiago adineko pertsonen kasuan, beharrezkoa da osasun-egoera onaz gozatzeko eta gorputza kanpo-inbaditzaileetatik (hala nola bakterioak, birusak, onddoak eta toxinak) babesten lagunduko duen immunitate-sistema sendoa izateko. TECNALIAn immunomodulazio-efektua duten osagai eta elikagaiak garatzen ditugu.

Adineko pertsonen balorazioa eta entrenamendu fisikoa

Funtsezkoa da adineko pertsonen indar-entrenamendua optimizatzea eta, alde horretatik, lanean dihardugu pertsona eta muskulu-talde bakoitzerako entrenamendu-maiztasun egokia definitzeko eta zehazteko gai den sistema bat garatzeko. Izan ere, adineko pertsonen egoera fisiko egokiak lagundu egiten du erorikoei aurrea hartzen eta bizi-kalitatea hobetzen.

Alde horretatik, ahultasunak garrantzi handia du adineko pertsonen artean, eta eragin nabarmena du egoera mediko gehienetako konplikazioen bilakaeran eta agerpenean (hala nola ezgaitasuna, mugikortasunean okerrera egitea, erorikoak, ospitaleratzea eta heriotza).

Adineko pertsona ahulek arrisku-faktore ugari izaten dituzte, ez bakarrik osasun fisikorako, baita osasun psikologikorako eta sozialerako ere. Beraz, ahultasuna ebaluatzeak arrisku horiek murrizteko tratamendu- eta interbentzio-estrategiak ezartzen lagundu dezake.

Osasunarekin eta elikadurarekin konprometituta gaude. Gure lanari buruz gehiago jakin dezakezu TECNALIAren osasun pertsonalizatuaren webgunean.