Berria

ZURE X BAKANTZEN DUTENAK, TECNALIAren taldea ezagutzera ematen duen kanpaina.

2023ko irailaren 22a

"Zure X bakantzen dutenak”, TECNALIAren talentua bistaratzen duen kanpaina. Ezagutu teknologia eta berrikuntza aplikatuz soluzioak sortzen dituztenak"

Zure X bakantzen dutenak, TECNALIAren talentua bistaratu eta balioa ematen dion kanpaina

Hau esan nahi dizugu: “Arazo bila gabiltza”. Esan iezaguzu: “Zein da zure X”. Eta orain ezagutzera emango ditugu “Zure X bakantzen dutenak”.

“Zure X bakantzen dutenak” ezagutzera emateak, TECNALIAn enpresei eskaintzen dizkiegun soluzio teknologikoen atzean nortzuk dauden argitzen du

Ikerketa aplikatuaren bidez inpaktua sortuko bada,ikertzaile-talde bat eduki behar da, balioa emango duena eta soluzioak ahalik eta inpaktu handienarekin garatzeko konpromisoa duena. Eta TECNALIAn horixe bistaratu nahi dugu kanpaina honen bidez: daukagun talentua, enpresei irabaziak eta gizarteari balioa emateko baliatzen duguna.

“Zure X bakantzen dutenak” TECNALIAren aurpegia eta bihotza dira

“Zein da zure X?” galderaren bidez, enpresei eskatzen genien gurekin partekatzeko “beren X”, konpondu beharreko arazoa, ezezaguna, premiak eta kezkak, enpresa handi nahiz txiki guztiek dutelako bakandu beharreko X bat. Eta TECNALIAren talentua, esperientzia eta ezagutza behar dituzte soluzioa aurkitzeko, ezezagun hura bakantzeko, lehiakortasuna irabazteko eta negozio-aukerak sortzeko.

Behin ezezagun horiek jasota, arazoak bilatu eta soluzioa garatzeko orduan benetako protagonista diren pertsonak aurkeztu nahi dizkizugu.

Eta horregatik sortu da “Zure X bakantzen dutenak”. Kanpainak TECNALIAren alderik gizatiarrena erakusten du, eta pertsonen lana bistarazi nahi du eta enpresentzat egunero lan egiten duen talentu berritzaileari distira eginarazi, gizartean eragitea bilatuz.

Zer jarduera-esparrutan egiten dute lan TECNALIAn "Zure X bakantzen dutenek"?

Hainbat jarduera-esparrutan egiten dugu lan, hala nola fabrikazio adimendunean, eraldaketa digitalean, trantsizio energetikoan, mugikortasun jasangarrian, osasun pertsonalizatuan eta hiri-ekosisteman.

Esparru horietako bakoitzean, ebatzi beharreko arazo asko daude: industria deskarbonizatzea, digitalizazioaren erronkak, garraio jasangarriagoak, inpaktua eragiten duten hirigintza-proiektuak garatzen dituzten hiriak, klima-aldaketara egokitzea edo pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, besteak beste. Arazo horietako bakoitzerako, ikertzaile talentudunak ditugu, soluzio paregabeak eskatzen dituzten arazo ezezagun horiek ebazten dituztenak.

Ez zaigu axola enpresaren tamaina, bakandu beharreko ezezaguna axola zaigu, badakigulako enpresa guztiek aurre egin behar dietela egunero etengabe aldatzen eta eboluzionatzen ari den oraingo zein etorkizuneko erronkei. Teknologia eta pertsonak dira erronka horietako benetako protagonistak.