Laborategi-zerbitzua

Produktu bioziden eraginkortasunaren inguruko saiakuntzak

Ensayos de eficacia de productos biocidas

Adituak gara garatzen ari diren edo erregistratzeko prest dauden formulazioetarako produktu biozidek (intsektizidak, uxagarriak eta ehun eta plastiko tratatuak) artropodo hematofagoen (eltxoak, zimitzak, kaparrak, zorriak) aurka duten eraginkortasuna ebaluatzen.

Gure zerbitzuetan sartzen dira:

  • Produktu bioziden (intsektizida eta uxagarrien) eraginkortasunaren inguruko saiakuntzak.
  • Laborategiko eta erdilandako azterketak.
  • Intsektizida eta uxagarriak baliozkotzea.
  • Plastikozko eta ehunezko produktu biozida adimendunak baliozkotzea.
  • Biosaiakuntzen diseinu esperimentala.
  • Produktuen garapenari buruzko aholkularitza.

Espezie hauekin egiten dugu lan gure laborategian:

  • Eltxoak (aegypti, Ae. albopictus, Cx. quinquefasciatus, An. gambiae).
  • Ohe-zimitzak (Cimex lectularius).
  • Kaparrak (Ixodes ricinus).
  • Zorriak (Pediculus humanus capitis); euliak (Musca domestica).

PRODUKTUAK:

  • Aplikazio topikoko uxagarriak.
  • Uxagarri espazialak.
  • Giro-intsektizidak.
  • Ehun eta plastiko tratatuak.

SAIAKUNTZAK ETA ARAUAK:

  • Knock-down eta hilkortasun-saiakuntzak (dosiak eta hiltzeko denborak), hondar-eraginkortasuna, larben/arrautzen aurkako eraginkortasuna.
  • Erakartze-/uxatze-saiakuntzak.
  • Arauak: ASTM, NF, MS, WHO, BS, ISO, EPA.

ONURAK:

  • Aholkularitza profesional integrala.
  • Produktuaren segurtasunaren bermea.
  • Produktua merkatu berrietara sartzeko denbora murriztea.

Nori zuzendua

Produktu bioziden, intsektiziden eta etxeko erabilerako uxagarrien fabrikatzaileak:

  • Hiri- eta industria-inguruneetako izurrite entomologikoak.
  • Medikuntzan eta albaitaritzan interesa duten izurrite entomologikoak.
cat-farma-cdmo-tecnalia-mini

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
eficacia-biocida-mini

Bioziden eraginkortasunaren eta artropodo bektoreen fitxa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa