Prentsa-oharra

Eraikuntza jasangarria Galapagoetako uhartedian

2023ko irailaren 15a
Construcción sostenible en el archipiélago de Galápagos

TECNALIA eraikuntza jasangarria sustatzen ari da Galapagoetako uhartedian

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak uhartediko eraikuntza-kateko 50 agente baino gehiago trebatu ditu uharteetan eraikuntza jasangarria sustatzeko. Gainera, Galapagoetan egingo diren birgaitze-proiektuen diseinua baliozkotu du TECNALIAk, zentro teknologikoak definitutako jasangarritasun-estandarretan oinarrituta. Birgaitze-proiektu hauek egingo dira: eskola bat, hotel bat eta etxebizitza-eraikin bat

2023ko irailak 7. Eraikuntza jasangarrirako bilakaerak apustu globala izan behar du emisio gutxiagoko planeta bateranzko bidean. Hori dela eta, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroa Galapagoetako uhartedian eraikuntza jasangarri bateranzko paradigma-aldaketa sustatzen duen proiektu batean murgilduta dago. Tokiko politika publikoak garatuz, uharteetako eraikinen energia-eskaria eta berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea lortu nahi da.

Horretarako, tokiko eraikuntza-kateko hogei agente inguru trebatu ditu TECNALIAk —eraikitzaileak, arkitektoak, artisauak, langileak, jabeak eta abar— uhartedia osatzen duten hiru uharteetan. Lantegi-eskola bat sortu da TECNALIAko adituek, kudeatzaileek, bideratzaileek eta bestelakoek ikasleak trebatzeko. Uharte bakoitzeko funtzionario publikoak ere trebatuko dira, dira helburu berarekin.

TECNALIAren lana lantegien edukia zehaztea eta garatzea izan da. Batez ere, eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko estrategietan, ura aurrezteko eta barruko erosotasuna hobetzeko estrategietan eta eraikinen klima-aldaketarekiko erresilientzian jarri dute arreta. Beste alderdi batzuk ere hartu dira kontuan, esaterako, uharteetako arkitekturaren berezko eta tokiko materialen erabilera, estrategiak aplikatzeak eragindako ikusizko inpaktua eta inplementazioaren kostua.

Proiektuak

Proiektu horren barruan, hiru Living Lab garatuko dira lehendik dauden eraikinetan, uharte bakoitzean bat. TECNALIAk garatu eta baliozkotu dituen eraikuntza jasangarriko estandarrak ezarriko dira, energia-simulazioen bidez, besteak beste. Honako hiru Living Lab hauek jarriko dira martxan: Barcelona etxebizitza-eraikina, San Cristobal uhartean; Isabelako Paraiso hotela, Isabela uhartean, eta Galo Lasso Plaza eskola, Santa Cruz uhartean. Azken horren proiektua abian da dagoeneko.

Eraikuntza jasangarriko estandarrak, bai lehendik dauden eraikinak birgaitzeko, bai eraikin berriak eraikitzeko, hiru estrategia nagusitan oinarritzen dira: bero-irabaziak minimizatzea, hoztea maximizatzea eta energia eta ura aurrezteko neurri aktiboak aplikatzea.
Estrategia horiek guztiak aplikatzea nahiko erraza da, eta 3 Living Lab-etan ezarriko diren neurrien bidez, eraikinetako energia elektrikoaren % 50eraino aurreztu dezakete. Gainera, parte hartzeko politika publikoko mekanismoak aplikatuko dira, eta Galapagoetako uhartedian, Latinoamerikan eta Karibe osoan inplementatzea espero da.

Galo Plaza eskolaren proiektuaren kasuan, eguzki-babesen bidez bero-irabaziak minimizatzeko eta karga termikoak jaisteko estalkia isolatzeko estrategiak aplikatuko dira; eta hoztea maximizatuko da barne-espazioaren aireztapen naturala errazteko estrategiak aplikatuz. Gainera, energia berriztagarriak sortzeko sistemak jarriko dira eskolako energia-kontsumoa murrizteko, eta ura aurrezteko teknikak aplikatuko dira komunetan.

Proiektu hau "Galapagoetako uhartediko eraikinen portaera jasangarriko estandarrak garatzeko" ekimenaren parte da, eta 2017an sortu zen, 2016-2035 Energia Eraginkortasunaren Plan Nazionalean Galapagoetako uhartedirako proposatutako estrategiaren eta "zero erregai fosil Galapagoetan" ekimenaren barruan. Ingurumen-ikuspegitik arrazionalak diren teknologien garapena eta transferentzia sustatzea da proiektuaren helburua, berotegi-efektuko gasen emisioak eta klima-aldaketarekiko kalteberatasuna murrizten laguntzeko.

TECNALIAri buruz

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, Europako erreferentzia eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresa eta erakundeekin elkarlanean aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko. Horretarako, 1.500 lagunetik gorako lantalde bat dauka, ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobea eraikitzeko konpromisoa hartu duena. Horregatik, TECNALIAren ikerketak benetako eragina du gizartean, eta onurak sortzen ditu bizi-kalitatean eta aurrerabidean.

Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

European Research Survey ERSk egindako ospeari eta posizionamenduari buruzko azken azterketan (2022an egina da), TECNALIA lehen postuan ageri da I+G+Ban markak duen ospeari dagokionez.