Prentsa-oharra

Hidrogenoari buruzko Europako ekitaldirik handiena Bilbon egingo da

2022ko ekainaren 27a
Bilbao acogerá el mayor evento europeo sobre hidrógeno

Hidrogenoaren Espainiako Elkarteak antolatuko du konferentzia, erakunde hauen laguntzarekin: TECNALIA, Energiaren Euskal Erakundea, Energiaren Clusterra eta Bilbao Exhibition Centre.

Bilbon, 2022ko ekainean. - European Hydrogen Energy Conference (EHEC) ekitaldiak sektoreko eragile eta enpresa nagusiak bilduko ditu datorren urtean BECen, azken garapen teknologikoak partekatzeko, networking-a sustatzeko eta aukera komertzialak bultzatzeko.

TECNALIA, Energiaren Euskal Erakundea, Energiaren Clusterra eta Bilbao Exhibition Centre laguntzaile izango ditu Espainiako Hidrogenoaren Espainiako Elkarteak (AeH2) Bilbon hidrogenoari buruzko ekitalditik handiena antolatzeko. BECen izango da European Hydrogen Energy Conference (EHEC) topaketa. Era berean, teknologia- eta ikerketa-zentroa antolakuntza-batzordeko eta EHECren batzorde zientifikoko kide izango da.

Ekitaldian, hidrogenoaren balio-kate osoari lotutako gaiak landuko dira; besteak beste, energia-bektore horren sorkuntza, banaketa, garraioa, biltegiratzea eta azken erabilerak. Horrez gain, industria-proiektuetako I+Gari buruzko alderdiak aztertuko dira. Azken ekitaldia maiatzaren 18tik 20ra bitartean egin zen, Madrilen. Gorakada handia izan da enpresa parte-hartzaileen eta bisitarien kopuruan. Bi urtez behin izaten da kongresua, eta hurrengo edizioan sektoreko adituak eta enpresak biltzea aurreikusten da, azken garapen teknologikoak partekatzeko, networking-a sustatzeko, kontaktu garrantzitsuak sortzeko eta hidrogenoaren arloan merkataritza-aukerak sustatzeko.

Espainiako Hidrogenoaren Ibilbide-orrian kokatzen da ekitaldi hau, teknologia horietako erreferente gisa. AeH2, sektoreko erreferentziazko eragilea, hidrogenoaren balio-kate osoan diharduten 300 erakundek baino gehiagok osatzen dute. Espainiak eta Europak hidrogenoaren balio-kateari egiten dioten ekarpena erakusten du European Hydrogen Energy Conferencek.

Hidrogenoa, etorkizuneko bektorea

Hidrogenoa funtsezko elementua da etorkizun hurbilean energia, industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko, eta, beraz, karbono gutxiko ekonomia lortzeko beharrezkoa den trantsizio energetikoa bizkortzeko ere bai. Hidrogeno berdea iturri berriztagarrietatik eratortzen da, eta beste aurrerapauso bat da osagai kimiko mota berri horretan. Aurreikuspenen arabera, lehengai gisa erabiliko da hainbat alorretan: industria kimikoa, sektore industrialen deskarbonizazioa, mugikortasuna, bizitegi-sektorea, hirugarren sektorea, energiaren garraio masiboa eta energiaren epe luzeko metaketa.

TECNALIAri buruz

TECNALIAk ikerketa- eta garapen-lan esanguratsua egin du hidrogenoaren eta erregai-pilen arloan. Eginiko lanaren emaitza gisa, Espainiako erreferentetzat jotzen dute gaur egun esparru horretan, batez ere materialen esparruan eta materialok hidrogenoarekin duten bateragarritasunean, bai eta hidrogenoa bereizteko/ekoizteko soluzio berrietan ere.

Azken urteotan, TECNALIAk modu aktiboan parte hartu du hidrogenoaren esparruko elkarte garrantzitsuenetan, bai estatuan, bai nazioartean. Gaur egun, Hydrogen Europe Research, HYSAFE eta Hidrogenoaren Espainiako Elkarteko batzorde exekutiboetako kidea da. Era berean, EERA – JP Fuel Cells and Hydrogen, European Clean Hydrogen Alliance (ECHA) eta Hidrogenoaren eta Erregai-pilen Espainiako Plataforma Teknologikoko (PTE-HPC) kidea da.

Euskadin, Hidrogenoaren Teknologien Lantaldeko kidea da sortu zenetik, eta, gainera, Hidrogenoaren Ibilbide Orri Teknologikoa definitu du beste euskal eragile batzuekin batera. Orain, Hidrogenoaren Foro Sektorialeko kide ere bada.

Gaur egun, Hidrogenoaren Industriaren Agenda Sektoriala prestatzeko lanak koordinatzen ari da Espainian, Hidrogenoaren Zentro Nazionalarekin eta Ariemarekin batera. Hidrogenoaren Espainiako Elkarteak zuzentzen du Agenda Sektoriala.