Arrakasta-kasuak

BAIGORRI eta EGUÍA

BAIGORRI y EGUIA

“Helburu honekin sortu zen BAIGORRIren, EGUÍAren eta TECNALIAren arteko lankidetza: produktu berriak garatuz mahatsaren propietate onuragarriei ahalik eta etekin handiena ateratzea”

Simon Arina / Iñigo Eguia
Zuzendari teknikoa/enologoa - BAIGORRI / CEO - EGUÍA

BAIGORRI ETA EGUÍAREN HISTORIA

BAIGORRIren ardoek lur paregabeekiko grinan eta maitasunean, etengabeko ikerketan eta lurren ezagutza perfektuan dute jatorria. Prozesu osoa grabitate bidez egiten da, modu bertikalean, ahalik eta gehien babesteko mahatsen osotasuna, hartzidurara osorik iristen baitira. Mahatsaren edo ardoaren mugimendu guztiak grabitate bidez egiten dira, igogailu mekanikorik erabili gabe.

Ez dago harrera-kalapatxarik, eta, mahatsa ez kaltetze aldera, ez da ponparik erabiltzen mahatsa lekualdatzeko, ezta deposituetara igotzeko ere, hautatze-mahaietatik botilaratzeraino, upategiko lurpeko solairuetan zehar, prozesuaren fase guztiak optimizatzeko.

Cafés EGUÍAn, mundua mugitzen duten bi edari dituzte: kafea eta tea. Kafea txigortzeko maisuak dira 1896tik. Ardura handiz ahalegintzen dira kalitate oneneko kafea eskaintzen, beti arabika barietateko kafea.

Eta duela 30 urte baino gehiagotik, munduko terik onena aukeratu eta inportatzen dute.

BAIGORRI eta EGUÍA + TECNALIA LANKIDETZA

“Mahastizaintzako eta ardogintzako jarduera gure historiaren parte da. Ardoa egiteko prozesua eboluzionatuz joan da, baina gure kulturaren funtsezko elementu izaten jarraitu du beti” azaldu du Edurne Elejaldek, TECNALIAko Elikadura Osasungarriaren Arloko ikertzaileak.

BODEGAS BAIGORRIn urteak daramatzagu berritzen, ardoa egiteko prozesuaren etapa bakoitza efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin” adierazi du Simon Arinak, Bodegas BAIGORRI SAUko zuzendari tekniko eta enologoak.

Baina etengabeko hobekuntzaren bilaketa hori, gaur egun, ardotikharatago doa. Izan ere, mahatsa upategian sartzen denetik, azpiproduktu ugari sortzen dira; horiek, osasunerako onuragarriak diren konposatuak dituztenez, beste sektore batzuetan erabil daitezke.

“Lankidetza honekin, produktu natural berriak garatu nahi izan ditugu azpiproduktu horietatik abiatuta, baina beste eragile batekin batera” adierazi du Simon Arinak.

“CAFÉS EGUÍAn, kafearen sektorean tradizio luzea duen enpresa baita, galdera bera egin diogu geure buruari: berritu al genezake geure produktuetan, mahatsaren onurak txertatuz?”, dio Iñigo Eguiak, EGUÍA Foods SLko CEOak. 

"Ardoa baino askoz gehiago", TECNALIAren, BAIGORRIren eta EGUÍAren proiektua

Horrela sortu zen BAIGORRIren, EGUÍAren eta TECNALIAren arteko lankidetza, produktu berriak garatuz mahatsaren propietate onuragarriei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Mahats-barietateak aztertu ditugu, eta ardogintza-prozesuan sortutako azpiproduktuak karakterizatu, produktu natural berriak garatzeko; gure kasuan, kirol-nutriziora bideratutakoak. Ondoren, testatu egiten ditugu produktuak, bai TECNALIAko profesionalek bai sektoreko adituek“, dio BAIGORRIk.

“Eta, gurean, ardogintza-prozesuan sortutako azpiproduktuetan dauden konposatuen propietateak kafearen propietateekin konbinatuta, kafe-sorta berri bat egin dugu, osasunerako onura ugari dituztenak, hala nola gorputz-pisua erregulatzea eta sistema immunologikoa hobetzea, besteak beste”, azaldu du EGUÍAk.

  • Proiektu honek indartu egiten du Open Innovation-ez dugun ideia, I+G+Bko proiektuei ekiteko lankidetza-modu bat, inpaktua biderkatzera bideratua. Izan ere, elkarrekin, soluzio berritzaile bat aurkitu dugu, onura ekonomiko eta sozial argiak dituena.
  • Alde batetik, ardoa egiteko prozesuan sortutako azpiproduktuen balioa handitzen dugu: balio erantsia ematen diegu, eta ingurumen-jasangarritasunari laguntzen diogu.
  • Eta, bestetik, enplegua sortzen dugu, eta gure zorroa handitzen dugu produktu berriekin; horiek, gainera, pertsonen osasunari eta ongizateari laguntzen diete.