Arrakasta-kasuak

FERSA

FERSA

“Soluzio teknologiko berritzaile bat garatu dugu: ekoizpen-prozesuen efizientzia operatiboa hobetzen du, produktuen kalitatea handitzen du eta fabrikaziotik eratorritako ingurumen-inpaktua murrizten du”

Fernando Cebrián
FERSAko Eragiketen zuzendaria

“Enpresek soluzio berritzaileak behar dituzte merkatuaren beharrei erantzun eraginkorra eman ahal izateko, errodamenduaren merkatuaren beharrei bereziki”

FERSAREN HISTORIA

Fersa Espainiako multinazional bat da, eta 50 urtetik gorako esperientzia du automobilgintzaren sektorerako errodamendu-soluzio osoak diseinatzen, garatzen eta banatzen.

1968an du jatorria, orduan automobilaren sektoreari lotutako bi familia-enpresa elkartu eta A&S FERDSA osatu baitzuten; haren bilakaeratik sortu zen Fersa Bearings.

Ekoizpen-prozesuen zorroztasunari, kalitateari eta modernizazioari esker, eta I+G+B arloan etengabe inbertitzeari esker, lortu du jatorrizko ekipoen fabrikatzaileak (OEM) eta Tier1 hornitzaile homologatuak izatea; horrek aftermarketeko marka liderretako bat bihurtu du.

FERSA + TECNALIA LANKIDETZA

Industria-berrikuntza funtsezkoa da produktu berriak fabrikatzeko eta kontzeptualizatzeko gaitasunak indartuko dituzten teknologia berriak sortzeko.

Hau da, tresna baliagarriak lortzea fabrikazioa optimizatzeko, kalitate-kontrol zehatzagoak jarriz eta prozesuari buruzko informazio gehiago bilduz; informazio hori funtsezko aktibo gisa erabiltzen da erabakiak denbora errealean eta automatikoki hartzeko.

“Horrela hasi da TECNALIAren eta FERSAren arteko lankidetza, berrikuntzan eta adimen artifizialean oinarritutako lankidetza”, adierazi du Industry of Things TECNALIAko arduradun Gabriel Aznarrek.

Berrikuntza industriala, TECNALIA + FERSAren proiektua

Proiektua gauzatzeko, TECNALIAk datuak kudeatzeko tresna bat garatu du, errodamenduak fabrikatzeko lerro baten simulazio-ereduak eta prozesua kontrolatzeko adimen artifiziala biltzen dituena. “Soluzio horrek abantaila ugari ematen dizkie industria-sareari, ingurumenari eta gizarte osoari“, azaldu du FERSAko Eragiketen zuzendari Fernando Cebriánek.