Arrakasta-kasuak

NORBOLSA

NORBOLSA

“NORBOLSAN TECNALIAren esperientzia eta ezagutza tekniko guztia aprobetxatu nahi genuen zor-agiriak jartzeko finantza-soluzio bat eraikitzeko eta zabaltzeko”

Iñaki Varela
NORBOLSA Baliabideen zuzendariorde nagusia

“Bloke-kateen teknologia funtsezkoa suertatzen ari da finantza-merkatuak aro berri horretara egokitzeko”

NORBOLSAren historia

Norbolsa inbertsio-zerbitzuen enpresa bat da, 30 urtetik gorako historia duena, eta balio erantsi handiko finantza-zerbitzuak ematen espezializatuta dago, kalitate- eta pertsonalizazio-estandar maximoen bila dabiltzan bezeroentzat.

“Aro digital berrian, negozio-ereduak egokitu egin behar dira, seguruagoak, arinagoak eta eraginkorragoak izateko”, esan du Iñaki Varelak, NORBOLSAko Baliabideen zuzendari nagusiak.

NORBOLSA + TECNALIA lankidetza

TECNALIAn, aitzindariak gara bloke-kateen teknologiaren aplikazio berriak ikertzen, eta, horretarako, merkatuko aukera guztiak baliatzen ditugu. Horregatik, lankidetza aitzindari bati ekin genion, kontratu adimendunetan oinarritutako plataforma teknologiko bat sortzeko, aukera emango zuena zenbait eragileren artean finantza-tresnak azkar, seguru eta garden jartzeko.

NORBOLSAK lankide teknologiko bat behar zuen teknologia disruptibo hori ulertzeko eta bere negozio-arloen barruan kontzeptualizatzeko.

Digitalizazioa, NORBOLSA + TECNALIAren proiektu bat

Bloke-kateen eta Web3-aren potentzialari esker, soluzio berritzaile seguru eta arinak sortu ahal izango ditugu, negozio-mota guztietara egokituak eta gizartearen premia zehatzetara aplikatuak“, Óscar Lage, TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta bloke-kateen arduraduna.