“Beira, erronka handi bat industriarentzat”
VIDRALAren historia
VIDRALAn urtean 8.000 milioi beirazko ontzi baino gehiago ekoizten dituzte, bizi nahi dugun mundura gehixeago hurbiltzeko: mundu konprometitu bat, osasungarria, planetari errespetua diona eta jasangarria.
1965az geroztik, azken garapen teknologikoak ontzien ekoizpenean txertatzeko lanean dihardute, gizarteari laguntzeko.
Beirak hasiera-hasieratik izan du lotura gizateriarekin. Izan ere, dituen ezaugarriei esker, beira da, zeramikarekin batera, produktuak kontserbatzeko eta biltegiratzeko materialik zaharrena.
Eta behar bezala fabrikatzen ikastea erronka handia izan zen beti industriarentzat.
VIDRALA + TECNALIA lankidetza
VIDRALAren eta TECNALIAren arteko lankidetza arazo arrunt bati erantzuna ematera dator: beirazko ontzietan burbuilak agertzea.
Burbuila gehiegi agertzeak, batzuetan, labeko tenperatura falta adierazten du. “Eta gaizki erregulatutako labe batek energia-kontsumoa eta ekoizpen-kostuak handitzen ditu”, adierazi du Soraya Villak, VIDRALAko Operazioetako Datu Sistemen arduradunak.
“Irtenbide bat bilatzeko, TECNALIAren potentzial teknologiko guztia eta VIDRALAk beiraren fabrikazioan duen esperientzia batzen ditugu”.
Burbuilak detektatzeko neurrira egindako sistema
Deep learning edo ikasketa sakonean oinarritutako sistema bat, neurrira egina, sortu dugu burbuilak detektatzeko.
Adimen artifizialeko sistema bat da, gai dena botiletako burbuilak eta grabatuak bereizteko, edo forma, tamaina eta kolore desberdinetako ontzietako bestelako eraikuntza-elementuetako burbuilak detektatzeko.
“Soluzio teknologiko honek ez dauka parekorik industrian, eta orain VIDRALAren ekoizpen-lerroetako parte da, burbuila-detekzioan jauzi kualitatibo bat egiteko berehalakotasunean eta objektibotasunean”, esan du Sorayak.
Gainera, labeak hobeto kalibratzeko aukera ematen digu, ekoizpen-prozesua kontrolatzeko, produktuaren kalitatea fintzeko eta energia-kontsumoak murrizteko. Hori onuragarria da enpresentzat eta gizarte osoarentzat.