Aeronautikako eragingailu elektromekanikoen saiakuntza-bankua, ereduetan oinarritutako metodologiaren bidez saiakuntza estatikoak, dinamikoak eta sintetikoak egiteko aukerarekin.
Kokapena
Deskribapena
Dspace eta NI PXI hardware-plataforma batekin komunikatutako kontrakarga-banku baten bidez aeronautikako eragingailuetako kontrol-sistemen prototipoak bizkor egiteko instalazio bat da; aukera ematen du eragingailuan saiakuntzak egiteko edozein karga-mota (dinamikoak eta estatikoak) modelatzeko.
Eragingailu elektromekanikoak instalatu eta karga-koadernoetatik edo sintetikoetatik karga estandarizatuak aplikatzeko aukera ematen duten kontrakarga-bankuak ditugu; haietan, eragingailua instalatuko den aireontziaren amaierako sistema modelatzen da aldez aurretik.
Eragingailu elektromekanikoaren alderdi mekanikoaren saiakuntzak egin ditzakegu, eta hari loturiko kontrol-hardwarearenak ere bai.
Nori zuzendua
- Sistemak hornitzen dituzten enpresa aeronautikoak.