Seinale fisiologikoen laborategian, muskuluen eta bihotzaren jarduera elektrikoa, burmuinaren eta mota guztietako seinale eta biopotentzialen jarduera bioelektrikoa (esate baterako, azalaren jarduera elektrotermikoa) kalitate handiko neurketen bidez erregistratzeko azken belaunaldiko ekipamenduak ditugu.
Kokapena
Deskribapena
Nerbio-sistemako gaixotasunetarako gailu medikoak eta terapia berriak garatu eta baliozkotzeko lanetara bideratuta dago ikerketa-laborategi hori.
Instalazioak 40 m2 ditu, eta doitasun handiz seinale, biopotentzial eta parametro fisiologikoak neurtzeko erabiltzen da, kanpoko interferentzietatik babestuta.
Garun-jarduera aldi berean maiztasun txikian eta maiztasun handian neurtzeko aukera ematen du ekipamenduak, eta bateragarria da mikroelektrodoekin, neurografiarekin eta ECoG, EEG eta EMG teknologiekin. Horrez gainera, TMS-EEG eta fMRI-EEG estimulagailuekin bateratu daitezkeen brain computer interfazeekiko aplikazioak gara daitezke denbora errealean.
Ekipamendua:
- Neuroport plataforma (BlackRock).
- Neurone plataforma (Bittium).
- Zarata gutxiko EasyCap elektrodo aktiboen sistema.
- Anplifikadore monopolar eta bipolarrak (BrainAmp).
- Seinale neurofisiologikoen anplifikadore eramangarriak eta seinale-sorkuntzako ekipamenduak.
- Trigno Avanti plataforma (Delsys).
- Espirometriako eta oximetriako neurketak egiteko eta pultsua eta bihotz-erritmoa neurtzeko plataforma.
Nori zuzendua
- Enpresak
- Unibertsitateak
- Ikerketa-zentroak
- Ospitaleak
- Errehabilitazio-zentroak