Azpiegitura

Mugimendua analizatzeko laborategia

Laboratorio análisis de movimiento

Mugimendua analizatzeko laborategiak duen teknologiari esker, giza mugimenduaren analisi zehatza egin daiteke; bereziki, gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonena. Emaitza horiek aplikatuta, tratamendu eta gailu medikoak optimiza daitezke.

Deskribapena

Kalte motorrak dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko tresnak garatzen dira gure laborategian. Hemiplegia (iktus baten ondoren), arantza bifidoa edo disfuntzio neuromuskularrak dituzten pazienteak izan daitezke, besteak beste.

Halaber, teknologia berriak garatzen dira, sektoreko enpresek egindako prototipoen saiakuntzak egiten dira, eta errehabilitazio-tratamenduak pertsonalizatzen dira.

Laborategiak 90 m2 ditu giza gorputzaren mugimendua aztertzeko eta analisi biomekanikorako. Ekipamendu hauek daude laborategian:

  • Simi Shape 3D plataforma: mugimendua harrapatzeko markatzailerik gabeko sistema optikoa, abiadura handiko 8 kamerakoa; siluetaren bidez ateratzen ditu posizioak.
  • Codamotion plataforma: mugimendua harrapatzeko doitasun handiko markatzaile infragorriekiko sistema optikoa. Landa-azterketetarako ekipamendu eramangarria.
  • RYSEN (Motek) sistema: neurorrehabilitaziorako azterketa eta terapiak egiteko plataforma. Ekipamendu berritzaile bat da, indar bertikal eta horizontalak eragiten dizkiena pazienteei ingurune seguru batean. Erabilera medikorako ziurtagiria du.
  • Azelerometriako plataforma (STT): inertzia-sentsoreetan oinarrituta analisi biomekanikoak egiteko eta denbora errealean neurtzeko wireless sistema.
  • Analisi biomekanikoko softwarea (Odin, iSens, Simi).
  • Trigno Avanti plataforma (Delsys), elektromiografia haririk gabe erregistratzeko.
  • Indarra neurtzeko plataformak (AMTI, BTS).
  • Presioak neurtzeko plataformak (Tekscan).

Nori zuzendua

  • Enpresak
  • Unibertsitateak
  • Ikerketa-zentroak
  • Ospitaleak
  • Errehabilitazio-zentroak

Nazioarteko presentzia

MOTEK
SIMI
CODAMOTION
DELSYS
STT
Catálogo Neuro ingeniería (EN)

Neuroingeniaritzaren katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa