Berria

3Dko gainazaletan zuzenean inprimatutako sentsoreak garatu ditugu

2024ko martxoaren 27a
impresión_pedal_automoción

"Ingeniaritzak eta berrikuntzak bat egin dute hainbat industria-sektore eraldatzeko"

Deformazio-sentsoreak zuzenean txertatu ditugu BATZ S. Coop.ek emandako enbrage-pedal baten gainean.

Inprimatze funtzionaleko gure teknologien moldakortasuna eta erabilgarritasuna frogatzen duten erakusle sorta bat garatu dugu. Besteak beste, askotariko materialetan (hala nola ehunetan) inprimatutako berogailuak eta argiztapeneko zirkuitu inprimatuak, material konposatuetan txertatutako RFID etiketak, eta metalezko gainazaletan zuzenean txertatutako tenperatura-sentsoreak.

TECNALIAk, inprimatze funtzionaleko eta elektronika inprimatuko lantaldearen bidez, automobilen osagaien, egitura aeronautikoen, eraikuntza zibilen eta hiru dimentsioko bestelako objektuen deformazioa edo forma-aldaketak neurtzeko gai den sentsore bat sortu du.

Instalazio efizienteagoa eta egokitzapen doiagoa

Gure teknologiaren alderdi azpimarragarriena da sentsore hori zuzenean inprima daitekeela 3Dko objektu horien gainazalean, fabrikazio-prozesuan.

Sentsorea instalatzeko metodo tradizionalak erabili beharrean, objektuaren gainazalean bertan utzi eta txertatzen du gure berrikuntzak. Horri esker, instalazioa efizienteagoa da, eta hobeto egokitzen da objektuaren formara.

Aurrerapen honek aplikazio potentzial ugari ditu, besteak beste, garatze- eta baliozkotze-fasean dauden osagaien instrumentazioa.