Berria

5.000 langilek baino gehiagok dute beren mugikorretan COVID-19aren kutsatzeen arrastoari jarraitzeko aplikazioa

2020ko uztailaren 6a

Ibermáticarekin batera, lehen aldiz jarri dugu martxan horrelako aplikazio bat Espainian, DP-3T protokoloa oinarri hartuta, zeinak pertsonen anonimotasuna bermatzen baitu.

EPIdig aplikazioa, Ibermáticarekin batera garatua, Espainia osoko milaka mugikorretan dago eskuragarri. Bi erakunde teknologikoetako 5.000 profesional baino gehiago izan dira tresna aitzindari hori beren telefonoetan erabiltzen lehenak. COVID-19aren infekzio-kasu positiboen arrastoari segitzeko aukera ematen du aplikazioak, pribatutasuna bermatuz, eta hori funtsezkoa da koronabirusa heda dadin eragozteko.

Ibermáticarekin batera, kasu positiboen arrastoari segitzeko eta, hala, kutsatzeak eragozteko aplikazio bat garatzen lehenak izan gara Espainian. Teknologia honek pertsonen pribatutasuna bermatzen du, kriptografia intentsiboki erabiliz eta informazioa deszentralizatuz, ez baitio erabiltzaileekin erlazionatutako daturik ematen inolako zerbitzari zentrali. Horretarako, erabiltzaileen gailuetan bertan gordetzen eta prozesatzen du informazioa sistemak. Kokalekua ez da gordetzen, pribatutasuna bermatzeko.

Sistema DP-3T protokoloan oinarritzen da. Infekzioaren eraginpean egon izana garaiz detektatzeko aukera ematen duenez, askoz ere efizienteagoak dira sintomarik izan ez arren testa nori egitea komeni den erabakitzen laguntzeko. Gainera, erabat babesten du kontaktuen pribatutasuna, eta COVID-19aren eraginpean egon den jakiteko soil-soilik erabiltzen dira datuak. Gainera, Googleren eta Appleren oniritzia eta ezaugarria du sistemak; haiek smartphoneetarako beren sistema eragileetan ezarri zuten DP-3T protokoloa apirilean

Mugikorraren bluetootha erabiltzen du sistemak. Aski da sistema aktibo egotea, eta nahi denean desaktiba daiteke monitorizazioa. COVID-19aren probak positibo emanez gero, erabiltzaileak kutsatu dela jakinarazi behar du aplikazioaren bidez, harekin kontaktuan izan diren erabiltzaileek beren burua berehala bakartu dezaten eta osasun-agintariekin harremanetan jar daitezen, arrisku-kontaktu horretan kutsatu diren edo ez ebaluatzeko. Hutsegiterik edo gezurrezko jakinarazpenik gerta ez dadin, egiaztatze-kode bat emango da.

Ibermática "Diagnostiko- eta euste-sistemaren optimizazioa" (OptiDiC) proiektuaren barruan ari da garatzen teknologia hau, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak Sailak COVID-19ari aurre egiteko hartutako larrialdi-neurrien esparruan, ikerketari laguntzeko jardueren artean. Kasu honetan, SPRIren laguntza jaso du ikerketak.

Hauxe esan du Antonio Díaz Almagrok, Osasuna eta Aplikazioak saileko zuzendariak: “Autonomia-erkidego batzuetako gobernuekin hitz egiten ari gara, sail bat baino gehiagorekin (Osasun Saila, Turismo Saila, Garapen Ekonomikoarena...), gure aplikazioa berehala martxan jartzeko. Izan ere, gure aplikazioa da egun gutxi batzuetan martxan jartzeko aukera ematen duen bakarra”.