Industrian AA ezartzeko, funtsezkoa da ibilbide-orria ulertzea eta edukitzea
SECPHOk nazioarteko kongresu bat antolatu du adimen artifizialak industrian duen erabilerari buruz, eta Jone Echazarra TECNALIAko Computer Vision arloko zuzendariak adimen artifizialeko teknologien bidez garatutako kasu arrakastatsu batzuk azaldu zituen.
Topaketa horretan, beirazko ontziak ekoiztean burbuilak detektatuz eta kontatuz energia-kontsumoa murrizteko diseinatutako proiektu baten berri eman zuen. Halaber, txatar-motaren karakterizazioaren bidez galdaketa eta isurketa optimizatuz altzairuaren kalitatea hobetzen duen beste ekimen bat aurkeztu zuen.
Industria gero eta digitalizatuagoa dagoenez, datuak sortzen dira, eta datuok prozesatuz eta analizatuz biki digitalak sortzen laguntzen da. Datu-kopuru handi horrek, adimen artifizialarekin batera, bultzada handia ematen dio industriari, oro har.
Ibilbide-orria adimen artifizialean
Industrian AA ezartzeko, funtsezkoa da ibilbide-orria ulertzea eta edukitzea, eta orobat datuak miatzea, ereduak diseinatzea, garatzea, ezartzea eta monitorizatzea.
Informazio gehiago
Industrian AA ezartzeko ibilbide-orria sakonago ezagutu nahi baduzu, hasierako gomendio batzuk emango dizkizugu: Industrian AA ezartzeko abiapuntuaren bila