Berria

Ahalmen handiko lehen hiri-autobus autonomo % 100 elektrikoa aurkeztu dugu

2021ko martxoaren 3a
Autmost_primer autobús automatizado 100% eléctrico

Mugikortasun adimenduneko eredu berria, garraio publikorako eta garraio industrialerako.

Otsailaren 17an, % 100 elektrikoa den lehen hiri-autobus autonomoa aurkeztu genuen Malagan: AUTOMOST proiektuaren barruan garatua dago, eta ingurune erreal eta interaktiboan gidaririk gabe dabilen Europako lehen autobusa da. Gaur egun, Malagako itsas portua eta hirigunea lotzen dituen ibilbide batean ematen du zerbitzua.

Garraio publikorako eta zama-garraiorako mugikortasun adimenduneko eredu berri bat sortzea da ekimenaren helburua. Ehuneko ehun elektrikoa den autobus autonomo baten bidez, probak egiten ari dira eremu mistoetan eta baldintza errealetan, errei berezirik gabe, ingurunearekin etengabeko interakzioan jardunez eta ingurumena errespetatuz.

Automost-ek kontrol-sistema partekatuak (Dual Mode) ezartzea ekarriko du etorkizuneko ibilgailu automatizatuetarako; sistema horiekin, eraginkorrago eta malgutasun handiagoz erabili ahal izango dira, elkari konektatutako azpiegitura adimendunez osatutako testuinguru batean.

Garraio publikorako eta industriako garraiorako mugikortasun adimenduneko eredu bat ere sortuko du: hiri-garraioko erabileretan ibilgailuak automatizatzeko aukera ematen duten teknologiak garatzen ari da, eraginkortasuna, segurtasuna, lehiakortasuna eta jasangarritasuna nabarmen handitzeko.

Informazio gehiago

TECNALIAk kudeaketa tekniko guztia egin du, eta lankidetzan aritu da Malagako EMTrekin, Malagako Portuarekin eta proiektuko bazkide batzuekin; adibidez, hauekin: AVANZA (proiektuaren burua), Irizar (ibilgailua), Datik (mugikortasuna kudeatzeko informazioaren teknologia adimendunak), Etralux (azpiegitura eta hiri adimendunen testuinguruan mugikortasuna kudeatzeko softwarea), Masermic (posizionamenduko eta sentsorizazioko teknologia elektronikoak), Insitu (laser-eskanerreko teknologia, georradarra, GIS sistemak, etab.) eta Novadays (sektore publikoko aholkularitza-zerbitzua, azpiegituretan eta mugikortasunean espezializatua).