Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
Kolonbiako manufaktura- eta eraikuntza-sektoreetan materialaren kontsumoak zer intentsitate duen aztertu dugu, ekonomia zirkularraren ikuspegitik
TECNALIA kontratatu dute, nazioarteko lehiaketa batean, Kolonbiako Plangintza Sailari (DNP) aholkua emateko, materialen zikloen itxieren eraginkortasuna hobetzeko politikak ezartzeko diagnostiko-oinarriak eta gomendioak finkatzeko, hazkunde berdearen misioaren esparruan.
Misio horren helburuak dira herrialdeko lehiakortasun ekonomikoa sustatzea, landa- eta hiri-eremuetako eta industrietako jardueren garapen jasangarria bermatzea, klima-aldaketaren aurka ekarpena egitea, eta inklusio eta ongizate sozialak areagotzea.
Kolonbiako manufaktura- eta eraikuntza-sektoreetan materialaren kontsumoak zer intentsitate duen aztertu dugu, ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
Ikerketa honetan aztergai diren manufaktura-sektoreetako batzuek hondar-baliabide materialak sortzeko eta metabolizatzeko ahalmen handia dute; halakoak dira nekazaritzako industria,siderurgia, pasta-, paper- eta kartoi-ekoizpena, eta produktu polimerikoen eta eraikuntzakoen fabrikazioa. EAEko Ingurumen Administrazioak ere hartzen du parte, korronte industrialen eta eraikuntza estrategikoen zikloen itxieretan Euskadin arrakastaz egin diren kasuen transferentzia eginez, Euskadiren eta Kolonbiaren arteko alde biko jarduerak indartzen jarraitzeko.
Informazio gehiago: Iñigo Vegas