Berria

Aktiboki parte hartzen dugu Hidrogenoaren Euskal Korridorean, hainbat sektore deskarbonizatzen jarraitzeko, hala nola energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak

2021ko martxoaren 3a
Representantes de las empresa participantes en el Corredor Vasco del Hidrógeno

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak 1.300 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, eta 1.340 lanpostu sortuko ditu zuzenean, eta 6.700 zeharka.

Hidrogenoaren Euskal Korridorea, BH2C, Petronor-Repsolen eskutik sortu da, hainbat sektore deskarbonizatzen jarraitzeko, hala nola energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak BH2Ck 78 enpresa eta erakunde biltzen ditu. Hidrogenoaren ekonomiaren kate teknologiko eta industriala garatuz, EAEko ekonomia suspertzen lagunduko du.

Hamabost bat proiektutan ari gara parte hartzen, enpresei laguntzen. Proiektu horietan, askotariko gaiak lantzen ari gara: hidrogeno berdearen ekoizpena, hidrogenoaren erabilera garraioan eta industrian eta hidrogenoaren metaketa eta banaketa. Horretaz gain, rol nagusia dugu Korridoreari lotutako garapen teknologikoaren bide-orrian.

Hidrogenoaren Euskal Korridorea

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak 1.300 milioi euroko inbertsioa ekarriko du 2026. urtera arte, eta 1.340 lanpostu sortuko ditu zuzenean, eta 6.700 zeharka. Urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea aurreikusten du, eta urtean 1,5 milioi tona CO2 gutxiago aireratzea, gutxienez.

650 milioi inbertituko dira hidrogeno berdearen ekoizpenean, 205 milioi balio-kate osoaren garapen teknologiko eta industrialean eta digitalizazioan, eta 50 milioi hidrogenoak mugikortasunean, bizitegi-sektorean eta industrian dituen erabilerak ikertzen.

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen partzuergoan 78 erakundek hartzen dute parte: 8 instituziok, 12 ezagutza-zentro eta enpresaburu-elkartek eta 58 enpresak. Proiektua estrategia oso batean oinarritzen da, non balio-kate osoko 34 proiektu baitaude, eta ekoizpen-sarea eraldatzeko eta industriak gure ekonomian duen pisuari eusteko palanka izan nahi du.