Berria

ALUMANek TECNALIAn jarri du konfiantza Txilen, Nuevo Pudahuel aireputuan, jartzeko egin duten errezel-hormak higidura sismikoetan zer portaera duen ebalua zezan

2021ko martxoaren 26a
Default image  post type alt

Saiakuntza sismikoak AAMA 501.4 eta AAMA 501.6-09 amerikar araudiaren arabera egin dira

Gure fatxaden laborategiak saiakuntza-banku berri bat jarri du martxan, fatxadek jarduera sismikoetan zer portaera duten saiatzeko. ALUMAN taldeak gure laborategian jarri du konfiantza Txilen, Nuevo Pudahuel aireputuan, jartzeko egin duten errezel-hormak higidura sismikoetan zer portaera duen ebalua zezan. 

Saiakuntza sismikoak AAMA amerikar araudiaren arabera egin dira; arau hauen arabera ebaluatzeko eskatzen dute gehiena agindu-emaileek, bai higidura estatikoetarako, bai dinamikoetarako: AAMA 501.4-09 “Recommended Static Test Method for Evaluating Curtain Wall and StoreFront Systems Subjected to Seismic and Wind Induced Interstory Drifts” eta AAMA 501.6-09 “Recommended Dynamic Test Method for Determining the Seismic Drift Causing Glass Fallout from a Wall System”. 

ALUMAN erreferentzia da errezeletan, eta Txileko Santiagoko terminal berrirako egin duen “Stick” errezelari saiakuntza sismiko horiek egin dizkio; emaitza ona izan da. ALUMAN taldea nazioarteko enpresa bat da, Coruñan du egoitza, eta 50 herrialdetan baino gehiagotan dihardu. Enpresa fatxadagile horrek neurrira egindako soluzioak fabrikatzen ditu nazioko eta nazioarteko proiektu berezi handietarako. ALUMAN TECNALIArekin ari da lanean, fatxadetan erreferentziako laborategia izaki, bere bezeroei erakusteko segurtasunarekin konprometitua dagoela eta bere sistemek araudia betetzen dutela. 

Saiakuntza sismikoetarako banku moldakorra

TECNALIAk saiakuntza sismikoak egiteko duen bakuna moldakorra da, eta onartzen ditu prototipoak, instalazio baten laginak irudikatzen dituzten mock-upak eta baita eraikin baten bi solairu ere. Bi solairuko muntaietan, tarteko forjaketak sortuko du higidura horizontala. Solairu bakarrekoa denean, nola goiko hala beheko forjaketak izan daitezke mugikorrak. 

Saiakuntza estatikoa eta dinamikoa osagarriak dira. Lagina proba-bankuan muntatu ondoren, karga estatiko bat ezartzen zaio fatxadari, haren funtzionalitatea probatzeko. Ondoren, karga dinamiko bat erabiltzen da lagin berean, eraikuntza-elementuaren segurtasuna probatzeko. Funtsean, hau egiten da: lehendabizi, goranzko tarte segida lotu bat; ondoren, anplitude konstanteko tarte batzuk, eta, azkenik, eraikin baten forjatuak simulatzen dituzten habeen desplazamendu horizontalak. 

Fatxadaren planoan berean higidura horizontalak egiteko aukeraz gainera, higidurak beste norabide batzuetan egiteko gaitasuna du TECNALIAk, eta, hala, egiturazko higidurak simula ditzake, zeinek kalte nabarmenak eragin baitizkiokete eraikinaren azalari. 

Informazio gehiago

Inguratzaile arkitektonikoetarako erreferentziako laborategia izanik, fatxada-fabrikatzaileei behar dituzten saiakuntza-mota guztiak egiten laguntzen diegu: suarekiko erreakzioaren eskala handiko saiakuntzak, inpaktu-saiakuntzak, AEH saiakuntzak, isolamendu akustikoa eta termikoa, saiakuntza sismikoak, eta abar.