"ECSO elkartearen zuzendaritza-organoaren helburuetako bat da Europan zibersegurtasunaren arloko lankidetza publiko-pribatua sustatzea"
Ana Ayerbe berriz hautatu dute ECSOko Zuzendaritza Batzorderako
Ana Ayerbe gure lankide eta TECNALIAko CORES-DIGITALeko zuzendariak berriz ere parte hartu du ECSO (European Cyber Security Organisation) erakundearen Batzar Nagusian, eta erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu dute berriro.
ECSO ekimen aitzindari bat da, zibersegurtasunaren erronkei aurre egiteko Europan lankidetza publiko-pribatua sustatu nahi duena.
Ildo horretan, Europako erakunde gailenetako ordezkariak bildu ditu Batzar Nagusiak; besteak beste, Kataluniako Zibersegurtasun Agentzia, Agenzia per la Cybersicurezza Nazionale (Italia), Segurtasuneko Agintaritza Nazionala (Eslovakia), CyEx (Enpresa Txiki eta Ertainen Aliantza Digitala), CONCEPTIVITY, CYBERZAINTZA, TIKEHAU ACE CAPITAL, SGS Brightsight, Sopra Steria, ESET, Teletrust eta ETNO.
Zibersegurtasunaren arloko konpromisoa eta esperientzia aintzatestea
Ana ECSOko kide berriz hautatzea zibersegurtasunaren arloan duen konpromiso eta esperientziari egindako aitortza da. Erakunde horretan beraren parte hartzea funtsezkoa izango da Europan industriaren, ikerketaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza sustatzeko.
Bestalde, ECSOk iragarri du hurrengo jardunaldiak 2024ko urriaren 17an eta 18an egingo direla, Brussels Marriott Hotel Grand Place hotelean.
Bi eguneko ekitaldi horretan zibersegurtasunaren Europako komunitatea eta Europako erakundeetako arduradun politiko hautatu berriak elkartuko dira, Europak aurre egin behar dien zibersegurtasun-arazo premiazkoenei buruz eztabaidatzeko eta haiek lantzeko.