Hirigintza-tresnak onesteko Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa egiten lagunduko du
Andaluziako Hirigintza Plangintzako tresnen Ingurumen Ebaluazioan klima-aldaketa kontuan hartzeko gida garatu dute klima-aldaketako gure adituek, Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Garapen Jasangarriko Sailarentzat.
Gidak alor estrategikotzat jotzen ditu hirigintza eta lurralde-antolamendua. Era berean, funtsezko baliabidea izango da Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko 7/2021 Lege berriari erantzuteko; klima-aldaketak dakartzan arriskuak hirigintza-plangintzan integratzea eskatzen du lege horrek, eta TECNALIA ari da lanean aspalditik esparru horretan.
Gida metodologikoa da, orientagarria eta ez-arauemailea. Tokian tokiko esparruan lan egiten duten eta hirigintzako tresnak onesteko egiten den Ingurumen Ebaluazio Estrategikoan klima-aldaketa kontuan hartzen duten profesional publiko eta pribatuei laguntza ematen die gida honek.
Andaluziako Juntako Sailetako eta eskualdeko tokiko eta probintziako administrazioetako langileekin egindako lan-jardunaldi batean aurkeztu dute berriki.
Informazio gehiago