Berria

Asier Rufino Transferentzia Planeko Adituen Taldean

2023ko uztailaren 10a
grupo de expertos

“Planaren helburua da sektore publikoaren eta pribatuaren arteko loturak sendotzea ikerketan, garapenean eta berrikuntzan”

Asier Rufino, TECNALIA Ventureseko CEOa, Ministroen Kontseiluak onartutako Transferentzia Planeko Adituen Taldeko kide izendatu dute.

Pasa den ekainaren 13an, 10:00etatik 11:20ra, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak onartutako Transferentzia eta Lankidetza Planeko Adituen Taldearen lehen bilera egin zen. Asier Rufino, TECNALIAko Deep Tech Venture Builder den TECNALIA Ventureseko CEOa, talde horretako kide izateko aukeratu dute.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Lehendakaritzako Batzar Aretoan egin zen bileran, Asierrez gain, erakunde publiko zein pribatuetako ordezkari hauek ere parte hartu zuten:

Transferentzia eta Lankidetza Planeko Adituen Taldearen helburuak

Ministroen Kontseiluak “Transferentzia eta Lankidetza Plana: zientzia gizartearen zerbitzura” onartu zuen 2022ko abenduaren 20an. Haren gobernantza eta segimendua egiteko, sektore publikoko eta pribatuko ordezkariek osatutako adituen talde bat eratu behar da, neurriak ebaluatzen laguntzeko.

Adituen talde hori Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiako (2021-2027)batzordeen eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren eta Berrikuntzaren Estatuko Planaren babespean prestatuko da. Ebaluatzaile independenteen laguntza izango du, beharrezkotzat jotzen diren kanpo-azterketa eta -ebaluazioko azterlanak egiteko.

Planaren helburua da sektore publikoaren eta pribatuaren arteko loturak sendotzea ikerketan, garapenean eta berrikuntzan, inbertsio publikoaren eragin sozioekonomikoa areagotzea eta gure enpresetan berritzeko gaitasuna sustatzea.