Berria

ASIMOBekin batera, teknologiak hibridatzen ditugu ibilgailu autonomoak azpiegituretan hedatzeko

2021ko urriaren 1a

TECNALIAk Euskadiko autogintzako ETE-ekin lan egiten du, teknologiak hibridatuz, estatu barneko eta nazioarteko proiektuetan

ASIMOB, Euskadiko enpresa bat da, adimen artifizialean oinarritutako soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen dituena errepideen segurtasun-baldintzei buruzko informazioa emateko, eta TECNALIArekin elkarlanean ari da, ibilgailu autonomoetan espezializatutako gure ekipamenduen bidez bere soluzioak probatu eta baliozkotzeko. Era horretako ibilgailuek, azpiegitura digitalaz, konektibitateaz eta mapa digitalez gainera, azpiegitura fisikoa ezagutu eta hartara egokitu behar dute, hau da, zirkulatu beharko duten errepideetara egokitu.

Gauzen Interneten eta adimen artifizialean oinarritutako sistema malgu baten bidez, errepideetako funtsezko parametroak monitorizatzen dira; hala, nabigazio autonomoa erraztu eta seguruago bihurtzen da.

ASIMOBekin, "zoruaren egoerari" buruzko informazioa interpretatzen dugu gure sistemetan: hala, gidatze autonomo eraginkorragoa eta seguruagoa lortzen dugu, eta lagundu egiten dugu mugikortasunaren etorkizuna emisio txikikoa, konektatua, adimenduna eta inklusiboa izan dadin.

Informazio gehiago

Lankidetza hau TECNALIA Euskadiko autogintzako ETE-ekin egiten ari den lanaren emaitza da.