Proiektuaren oinarria larruazalean zeharreko estimulazio elektrotaktila da, bereizmen handiko espazio- eta denbora-banaketa duten pultsu elektrikoen bidez hornitua.
TACTILITY ekimenak informazio taktil aberats eta esanguratsua sartzen du ingurune birtualetarako interakzio-sistema berrietan. Atzeraelikadura taktil naturalaren ezaugarriak imitaturik, nabarmen handitzen da murgiltze-errealitate birtualaren (VR) esperientziaren kalitatea, tokian bertan erabilia izan zein urrutitik erabilia izan (telemanipulazioa).
Proiektuaren oinarria larruazalean zeharreko estimulazio elektrotaktila da, bereizmen handiko espazio- eta denbora-banaketa duten pultsu elektrikoen bidez hornitua. Hori lortzeko, larruazalean zeharreko estimulaziorako teknologien, eta ehunetan eta sentsazio taktileko larruazal elektronikoan oinarritutako multipad elektrodoen garapen nabarmena behar da, bai eta, horrekin batera, errealitate birtualean eragindako sentsazio taktilen pertzepzioaren ikerketa berritzailea ere.
Hiru aplikazio-sektore daude garapen horretarako:
- Diseinu industriala (automobilgintza): diseinatzaileei diseinu birtualak “ukitzeko” eta hobetzeko aukera emateko.
- Joko birtualak: objektu bat ukitzen duzula sentitzeko edo feedback-a izateko pistolarekin tiro egiten duzunean eta/edo arriskuaz ohartarazteko seinale haptikoak izateko, etab.
- Terapia espezifikoak: adibidez, armiarmei fobia dien pertsona batek interakzioa izan dezake armiarma birtual batekin, eta “sentitu” beraren eskuan barrena mugitzen ari dela, eta, hala, beldurra galdu.
TACTILITYri esker, goi-fidelitateko esperientzia lortu ahal izango da kostu txikiko teknologia erabilerraz, eramangarri eta mugikorrarekin.